Lorenzo Da Ponte
Itxura
| Lorenzo Da Ponte | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Lorenzo Da Ponte |
| Jaiotza | Ceneda eta Vittorio Veneto, 1749ko martxoaren 10a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Londres Viena Venezia Portogruaro Ceneda New York |
| Heriotza | New York, 1838ko abuztuaren 17a (89 urte) |
| Hobiratze lekua | Calvary Cemetery (en) 11th Street Catholic Cemetery (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | ezkongabea |
| Seme-alabak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | italiera Veneziera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | libretista, itzultzailea, antzerkigilea, konpositorea, olerkaria, idazlea eta kantugilea |
| Enplegatzailea(k) | Columbia Unibertsitatea |
| Kidetza | Arcadiako Akademia |
| Izengoitia(k) | Lesbonico Pegasio |
| Genero artistikoa | librettoa |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Emanuele Conegliano, Lorenzo Da Ponte izenaz ezagunagoa (Vittorio Veneto, Italia, 1749ko martxoaren 10a - New York, AEB, 1838ko abuztuaren 17a), Italiako abenturazalea eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1773. urtean apaiz egin bazen ere, apaizgotik bota egin zuten erlijio gauzetan zuen utzikeriagatik. Vienara erbesteratu zen 1781. urtean, eta ondoren, Pragara jo zuen. Azken hiri honetan Casanovarekin harremanetan jarri zen.
Mozarten operen libretoen egile ospetsua da: Figaroren ezkontzak, Don Giovanni eta Così fan tutte.
Bere bizitzako oroitzapenak ere argitaratu zituen (Mémoires, 1823-1827).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
