Letitia McClintock
| Letitia McClintock | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donegalgo konderria, 1835eko otsailaren 12a |
| Heriotza | 1917ko ekainaren 17a (82 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eleberrigilea eta folklorista |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Irlandako Eliza |
Letitia McClintock (1835eko otsailaren 12a – 1917ko ekainaren 17a)[1] irlandar idazle eta folklorista izan zen. Donegal konderrian jaioa, bizi zen inguruko herrietako folklorea bildu zuen. Bere lanak hainbat bildumatan sartu ziren, besteak beste, William Butler Yeatsen Fairy and Folk Tales of the Irish Peasantryn.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robert McClintock eta Margaret Macanen alaba, Letitia McClintock Donegal konderrian jaio zen 1835eko otsailaren 12an. Ez zen inoiz ezkondu eta bere familiarekin bizi izan zen bizitza osoan. Idazle izateaz gain, Dunmore eta Kilrea inguruko istorio herrikoiak bildu zituen. 1878an Dublin University Magazine aldizkarian kolaboratu zuen. Irlandako Lur Ligaren aurkakoak izan ohi ziren eleberriak ere idatzi zituen. W. B. Yeatsek asko estimatu zuen bere lana eta hainbat ipuin sartu zituen 1888an argitaratutako Fairy and Folk Tales of the Irish Peasantry liburuan. 1901ean Alice Smyth ahizpa bisitatu zuen Ardmoren (Derry) eta 1911n Isabel Barton ahizpa Croaghrossen (Clondavaddog). 1917an hil zen[2][3][1][4][5][6][7][8][9][10].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Seven Irish Tales (1857)
- The Cottagers Of Glencarran (1869)
- Archie Mason: An Irish Story. And Other Tales (1869)
- Sir Spangle and The Dingy Hen (1877)
- A Boycotted Household (1881)
- Alice's Pupil (1883)
- The March of Loyalty (hiru liburukitan, 1884)
- A Little Candle, and Other Stories (1886)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Ingelesez) Bassett, Troy J. «Author: Letitia McClintock» At the Circulating Library. A Database of Victorian Fiction, 1837–1901 2024-12-31 (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Award-winning travel writer, historian and author based in Ireland» Turtle Bunbury 2019-03-28.
- ↑ (Ingelesez) «Letitia McClintock» Ricorso (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Alice's Pupil, by Letitia McClintock (Nisbet and Co.)» The Spectator Archive: 22. 1883-12-15 (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) McCourt, John. (2015). Writing the Frontier: Anthony Trollope between Britain and Ireland. OUP Oxford, 253 or. ISBN 978-0-19-104590-5. (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Ventura, Varla. (2017). Fairies, Pookas, and Changelings: A Complete Guide to the Wild and Wicked Enchanted Realm. Red Wheel Weiser, 114 or. ISBN 978-1-63341-044-2. (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) Carrassi, Vito. (2012). The Irish Fairy Tale: A Narrative Tradition from the Middle Ages to Yeats and Stephens. G - Reference, Information and Interdisciplinary Subjects Series. John Cabot University Press, 50 or. ISBN 978-1-61149-380-1. (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) O'Brien, James H. (1983). «Reviewed work: W. B. Yeats and Irish Folklore, Mary Helen Thuente» The Canadian Journal of Irish Studies 9 (2): 100-102..
- ↑ (Ingelesez) «1901 Census Dunmore, Killea» Donegal Genealogy Resources 1908-11-11 (kontsulta data: 2024-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Residents of a house 16 in Ardmore (Ardmore, Londonderry)» The National Archives of Ireland (kontsulta data: 2024-12-12).
