Justin Lekhanya
Itxura
| Justin Lekhanya | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Thaba-Tseka (en) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Maseru, 2021eko urtarrilaren 20a (82 urte) | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Hizkuntzak | ingelesa sothoera | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria, militarra eta gobernuburua | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | Basotho National Party (en) | ||||||
Justin Metsing Lekhanya (Thaba-Tseka, 1938ko apirilaren 7a - Maseru, 2021eko urtarrilaren 20a) lesothoar militar eta politikaria izan zen. 1986an armadako burua zen, estatu-kolpe baten bidez Leabua Jonathanen gobernua boteretik kendu zuenean. Hegoafrikarekiko harremanak hobetu zituen eta Moshoeshoe II.a erregearen botereak handitu zituen. 1990ean beste estatu-kolpe bat eman zuen eta erregea abdikatzera behartu zuen. Erregea hurrengo urtean berrezarri zuten eta Lekhanyak boterea galdu zuen estatu-kolpe berri batean. Ondoren, Lesothoko Demokraziaren Kongresua zuzendu zuen.

