Juan Frausto Pallares
| Juan Frausto Pallares | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2005eko abenduaren 10a - 2016ko urriaren 28a Elizbarrutia: Leóngo artxidiozesia
2005eko abenduaren 10a - 2026ko uztailaren 2a ← Cornelio Galleo Wigwigan Elizbarrutia: Vagrauta (en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Tomelópez (en) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Nuevo Leon, 2026ko uztailaren 2a (84 urte) | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Juan Frausto Pallares (Tomelópez, Irapuato, Guanajuato, 1941eko uztailaren 10a – Nuevo León, 2026ko uztailaren 2a) mexikar elizgizon katolikoa izan zen, 2005etik 2016ra Leóngo apezpiku laguntzailea izan zena.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tomelópezen jaio zen, Guanajuatoko Irapuato udalerriko herri batean. Luciano Frausto eta Aurelia Pallaresen hamabi seme-alabetatik gazteena. Zortzi urte zituela, lehen mailako ikasketak hasi zituen Irapuato hirian, eta gero Leóngo elizbarrutiko apaizgaitegiko eskola apostolikoan ikasi zuen.[2]
1968ko ekainaren 21ean jaso zuen apaiz-ordenazioa Leóngo katedralean, Anselmo Zarza Bernal apezpikuaren eskutik. 1973ko ekainean elizbarrutiko apaizgaitegi txikiko errektoreorde izendatu zuten. 1975eko uztailean, Leóngo Mirarien Jaunaren elizako kapilau izendatu zuten, eta 1977ko abenduan, eliza hori parrokia bihurtu zenean, bertako lehen parroko. 1978ko apirilean, elizbarrutiko Ebanjelizazio eta Katekesirako Idazkaritzako kide bihurtu zen. 1998ko otsailean elizbarrutiko iparraldeko pastoraltza-eremuko apezpiku-bikario izendatu zuten[2]. 2004ko abuztuaren 16an aita santuaren kapilau bilakatu zen[3], eta 2004ko azaroan monsinore titulua jaso zuen.[2]
2005eko abenduaren 10ean, Benedikto XVI.a aita santuak Vagrautako apezpiku titular eta Leóngo apezpiku laguntzaile izendatu zuen.[3] Hurrengo urteko otsailaren 24an jaso zuen apezpiku-ordenazioa José Guadalupe Martín Rábagoren eskutik, Giuseppe Bertellok eta Renato Ascencio Leónek lagunduta.[1]
2016ko urriaren 28an, Frantzisko aita santuak bere erretiroa onartu zuen.[4] Frausto Pallares 2026ko uztailaren 2ko goizean hil zen, 84 urte zituela, osasun-arazo larrien ondorioz.[5]
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Enrico Enríquez artzapezpikua (1743)
- Manuel Quintano Bonifaz artzapezpikua (1749)
- Buenaventura Fernández de Córdoba Spínola kardinala (1761)
- Giuseppe Doria Pamphili kardinala (1773)
- Francesco Saverio Maria Felice Castiglioni kardinala (1800)
- Pio IX.a aita santua (1827)
- Ignacio Montes de Oca y Obregón apezpikua (1871)
- Próspero María Alarcón y Sánchez de la Barquera artzapezpikua (1892)
- Leopoldo Ruiz y Flores artzapezpikua (1900)
- Luis María Altamirano y Bulnes artzapezpikua (1924)
- Manuel Martín del Campo Padilla artzapezpikua (1946)
- Juan Jesús Posadas Ocampo kardinala (1970)
- José Guadalupe Martín Rábago apezpikua (1992)
- Juan Frausto Pallares apezpikua[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) «Bishop Juan Frausto Pallares †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-07-05).
- 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Mons. Juan Frausto Pallares» Arquidiócesis de León (kontsulta data: 2026-07-05).
- 1 2 (Italieraz) «Nomina dell'Ausiliare di León (Messico)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2005-12-10 (kontsulta data: 2026-07-05).
- ↑ (Italieraz) «Rinuncia dell’Ausiliare di León (Messico)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2016-10-28 (kontsulta data: 2026-07-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Horta, Rosario. «Muere monseñor Juan Frausto Pallares, obispo auxiliar emérito de León, a los 84 años» El Sol de México 2026-07-02 (kontsulta data: 2026-07-05).
