close
Edukira joan

Jane Baird

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jane Baird
BERJAYA
Bizitza
Jaiotza1875eko maiatzaren 6a
HerrialdeaBERJAYA Erresuma Batua
Heriotza1960ko martxoaren 25a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakesperantoa
Jarduerak
Jarduerakesperantista

Jane Baird (Edinburgo, 1875eko maiatzaren 6aibidem, 1960ko martxoaren 25a) eskoziar irakasle eta esperantista izan zen. Edinburgh Esperanto Pocket Dictionary hiztegiaren (1915) hiru biltzaileetako bat izan zen.

William Baird eta Jane King Mitchell Bairden alaba, Jane Baird Edinburgon jaio zen. Edinburgoko North Fort Street eskolan aritu zen irakasle.[1] Geroago, esperantoa irakatsi zuen Leith Technical Collegen.[2]

1909an Edinburgoko Esperanto Elkartean sartu zen[1] eta gero bertako presidenteorde izatera iritsi zen.[3] 1912ko Munduko Esperanto Biltzarrean parte hartu zuen Krakovian (Polonia), elkarteko beste kide batzuekin batera. Sei urtez iraun zuen lehiaketa bat antolatu zuen, 1922ko amaierara arte[4], eta haurrak esperantoaren inguruko galderei erantzuteko postalak bidaltzera gonbidatu zituen.[5] 1926an Edinburgon egindako Munduko Esperanto Biltzarreko antolakuntza batzordeko kide izan zen.[6]

John Mabon Warden eta William Harveyrekin batera, Baird Edinburgh Esperanto Pocket Dictionary hiztegiaren hiru konpilatzaileetako bat izan zen. Hiztegi hori 1915ean argitaratu zen lehen aldiz.[7]

Baird 1960an hil zen, 84 urte zituela, Edinburgoko zahar-egoitza batean.[1]

BERJAYA
Edinburgh Esperanto Pocket Dictionary liburuaren azala.
  • Notes for an Object Lesson (1915, The Esperanto Monthly)[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Ingelesez) The Scottish Educational Journal. Educational Institute of Scotland (argitaratze data: 1960-04-01), 268 or. (kontsulta data: 2025-06-02).
  2. (Ingelesez) Oliver and Boyd's New Edinburgh Almanac and National Repository. (argitaratze data: 1920), 1102 or. (kontsulta data: 2025-06-02).
  3. (Ingelesez)(Esperantoz) British Esperantist. British Esperanto Association (argitaratze data: 1912), 14 or. (kontsulta data: 2025-06-02).
  4. (Ingelesez) «Month by Month» The British Esperantist 18 (213): 114. 1922 (kontsulta data: 2025-06-02).
  5. (Ingelesez) «Competition for Boys and Girls Conducted by Miss Jane Baird» The British Esperantist 16 (186): 85. 1920 (kontsulta data: 2025-06-02).
  6. (Ingelesez) «Universala Kongreso de Esperanto» International Language 2 (12): 298. 1925 (kontsulta data: 2025-06-02).
  7. (Esperantoz) «The Edinburgh Vortareto» Amerika Esperantisto 18 (6): 30. 1916 (kontsulta data: 2025-06-02).
  8. (Ingelesez) Baird, Jane. «Notes for an Object Lesson» The Esperanto Monthly 3 (27): 52. 1915 (kontsulta data: 2025-06-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]