Jamattitt Bidart
| Jamattitt Bidart | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Baigorri, 1926ko azaroaren 12a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Baigorri, 2020ko ekainaren 8a (93 urte) |
| Familia | |
| Seme-alabak | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zurgina, dantzaria eta dantza irakaslea |
Jean Baptiste Bidart (Baigorri, 1926ko azaroaren 12a - Baigorri, 2020ko ekainaren 8a), Jamattitt Kuxkurrio ere deitua, baxenabartar euskaltzale, dantzari, dantza irakasle eta euskal kulturaren sustatzailea izan zen.[1] Erreferentziazko pertsona bat izan da Ipar Euskal Herriko koreografoendako, hala nola Koldo Zabalarendako).[2][3]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamattitt Bidart Baigorriko Potroxoenean jaio zen 1926an. amiliako sei haurretarik gazteena zen. 14 urteetan, herriko eskola publikoan zertifikata erdietsi ondoan, bere aitaren aprendiz bilakatu zen eta gero ogibidez zurgina izan zen erretreta hartu arte. 16 urte zituelarik hasi zen euskal dantzak ikasten, 1942. urtean, Bigarren Mundu Gerra bete-betean.
Gerrako presoentzako dirua ateratzeko jai batean parte hartzeko aitzakian bost bat mutiko elkartu eta dantzak ikasten hasi ziren, Domingo Martirena irakasle zutela. Gazte haiek Arrola dantza taldea sortu zuten, baina dantzarietako batzuk soldaduskara joan zirenean etenaldia izan zuen taldeak.[4] Hala ere, Jean Nespriasek eskola pribatuan eman dantza eta txistu kurtsoek lekukoa hartu zuten. Ikasle hoberenak, gero, Donibane Garaziko Garaztarrak taldean sartu ziren.[2]
Gero, 1966an, Jamattittek berriro osatu zuen dantza taldea. Taldearen bultzatzaileetakoa izan zen eta Euskal Dantzarien Biltzarreko kide gisa ere aritu zen lanean.[5] Baigorrira kanpoko hainbat dantza irakasle eraman ohi zituen (Koldo Zabala, Biarritzeko Ospital, Betti Betelu) eta herriko dantzari gazteak Euskal Herriko zenbait txokotara eraman zituen dantzara.[2]

Nahiz eta zurgintza enpresa eta familiako betebeharrak izan (lau seme), Jamattittek, hamar bat urtez, sutsuki eta sinestearekin, taldearen bizia sustatu zuen. Denbora horretan, Euskal Dantzarien Biltzarreko bilkurak ere segitu zituen.
Baigorriko koruan ere aritzen zen kantuan. Euskal dantza eta kulturaren bueltan jardun zuen eta ondorengoei transmititu dizkie zaletasun horiek. Egun, bere seme-alabek eta bilobek heldu diote lekukoari eta Arrola dantza taldean aritzen dira Jammattittek egin bezala.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jean-Baptiste Bidart "Kuxkurrio". amintzoak.eus (kontsulta data: 2020ko ekainak 10).
- 1 2 3 «Jean-Baptiste Bidart» EKE (kontsulta data: 2026-04-26).
- ↑ «Euskal dantza 138 - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria» www.mintzoak.eus (kontsulta data: 2026-04-26).
- ↑ dantzancom. «Jamattitt Bidart dantza bultzatzailea hil da» dantzan.eus (kontsulta data: 2026-04-26).
- ↑ Jamattitt Bidart "Kuxkurrio" hil da, euskaltzale baigorriarra. Argia astekaria, 2020ko ekainak 9, CC BY-SA 3.0, argia.eus (kontsulta data: 2020ko ekainak 10).
- ↑ Jean-Baptiste Bidart kultur sustatzaile baigorriarra zendu da. kazeta.eus (kontsulta data: 2020ko ekainak 10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jean-Baptiste Bidart "Kuxkurrio", Mintzoak, Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria, mintzoak.eus
