close
Edukira joan

Innayya Chinna Addagatla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Innayya Chinna Addagatla
1. elizbarrutiko apezpiku

1993ko uztailaren 1a - 2018ko abenduaren 12a - Vijaya Kumar Rayarala (en) Itzuli
Elizbarrutia: Srikakulamgo elizbarrutia
2. elizbarrutiko apezpiku

1989ko apirilaren 17a -
Mathew Cheriankunnel (en) Itzuli - Joji Govindu (en) Itzuli
Elizbarrutia: Nalgondako elizbarrutia
Bizitza
Jaiotza1937ko maiatzaren 2a
HerrialdeaBERJAYA India
Heriotza2022ko apirilaren 1a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Innayya Chinna Addagatla edo Addagatla Chinna Innayya (Ravipadu, 1937ko maiatzaren 2a – Srikakulam, 2022ko apirilaren 1a) indiar elizgizon katolikoa izan zen. 1989tik 1993ra Nalgondako apezpikua izan zen eta 1993tik 2018ra Srikakulamgo apezpikua.

Innayya Chinna Addagatla Ravipadun jaio zen, Aseervadam eta Agnesammaren semea. Lehenik Maharanipeteko San Antonio bigarren hezkuntzako Eskolan ikasi zuen eta geroago Cuddapahko apaizgaitegi txikian. Ondoren, Filosofia eta Teologia Katolikoa ikasi zituen Nelloreko San Joan apaizgaitegian eta Hyderabadeko San Joan apaizgaitegian. 1965eko urtarrilaren 4an apaiztu zen.[1]

Hasieran, Bathiliko Familia Santuaren parrokiako bikario gisa aritu zen. Vijayawadako Loyola Collegen eta Vizianagarameko Maharaja Collegen ikasi ondoren, Hezkuntza Lizentziatura lortu zuen 1979an. Ondoren, Peddaboaddepalliko Santa Teresa bigarren hezkuntzako eskolako zuzendari bihurtu zen, eta 1985ean, Maharanipeteko San Antonio eskolako zuzendari.[1] Horrez gain, Visakhapatnamgo elizbarrutiko bikario jenerala izan zen.[2]

1989ko apirilaren 17an Joan Paulo II.a aita santuak Nalgondako apezpiku izendatu zuen. Urte bereko ekainaren 29an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Nalgondako katedralean, Mariadas Kagithapuren eskutik.[3] Ad maiorem Dei gloriam leloa hautatu zuen. 1989ko uztailaren 6an hartu zuten kargua.[1]

1993ko uztailaren 1ean, Joan Paulo II.ak Srikakulameko elizbarruti berriko lehen apezpiku izendatu zuen. Kargu hori 1994ko azaroaren 4an hartu zuen. Apezpiku gisa, bere lanaren ardatza bokazio-ministerioa eta hezkuntza izan ziren. Elizak kudeatutako eskola ugari sortu zituen, baita elizbarrutiko pastoralgintza- eta erromesaldi-zentroa ere. Bertako biztanleentzako doako zerbitzu mediko mugikorra ere ezarri zuen.[1] Telugu eskualdeko apezpiku-kontseiluko hezkuntza- eta bokazio-ministerioko batzordeetako presidente izan zen.[3]

2018ko abenduaren 12an, Frantzisko aita santuak bere dimisioa onartu zuen.[4] Addagatla 2022ko apirilaren 1ean hil zen, 84 urte zituela. Hiru egun geroago hobiratu zuten Srikakulamgo katedralean.[3]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 (Ingelesez) «A Tribute Srikakulam Bishop Innayya: An Educationist Par Excellence» Indian Catholic Matters 2018-12-17 (kontsulta data: 2025-11-20).
  2. (Latinez) «Provisio Ecclesiarum» Acta Apostolicae Sedis 81: 1181. 1989 (kontsulta data: 2025-11-20).
  3. 1 2 3 (Ingelesez) Alathara, Stephen. «Bishop Innayya Addagatla Passes Away» Conference of Catholic Bishops of India 2022-04-02 (kontsulta data: 2025-11-20).
  4. (Italieraz) «Rinuncia del Vescovo di Srikakulam (India)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2018-12-12 (kontsulta data: 2025-11-20).
  5. (Ingelesez) «Bishop Innayya Chinna Addagatla †» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2025-11-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]