Imanol Elias
| Imanol Elias | |||
|---|---|---|---|
1983 - 1985 | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Azpeitia, 1936ko urtarrilaren 1a | ||
| Herrialdea | |||
| Lehen hizkuntza | gaztelania euskara | ||
| Heriotza | Donostia Unibertsitate Ospitalea eta Azpeitia, 2013ko urtarrilaren 26a (77 urte) | ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | idazlea eta politikaria | ||
| Kidetza | Eusko Ikaskuntza | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Imanol Elias (Azpeitia, Gipuzkoa, 1936ko urtarrilaren 1a - Donostia, 2013ko urtarrilaren 26a[1]) euskal idazlea eta politikaria izan zen. Antzezlan eta ipuin idazle, olerkari, herriko kronikari eta istorio biltzaile izateagatik nabarmendu zen. Politikagintzan, Azpeitiko alkatea izan zen 1983-1985 tartean.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoako ingurunean kokatu zituen bere ikerlan nagusiak: Gipuzkoako baserria kondairan zehar (1986), Iglesia de San Sebastián de Soreasu de Azpeitia (1993), Azpeitia historian zehar (1997) eta Azkoitia historian zehar (1999).
Horrekin batera, bestelako lanak ere kaleratu zituen: Apuntes históricos sobre Juan de Antxieta (1982), El toro: símbolo de fiesta en Gipuzkoa (1992).
Azpeitiko Antxieta Antzerki Taldearen bidez lau antzerki lan aurkeztu zituen: Jokoa nagusi, Lapurreta urtsua, Bi ahoko ezpata eta Sendagai traketsa. 1993an argitaratu zuen Bat, bi, hiru: ekitaldi bakarreko antzerkia.
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amuko zubia (1989, Azpeitiko Udala - Eusko Jaurlaritza)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bi ahoko ezpata. Hiru ekitaldiko drama (1985, E.J. Antzerki)
- Handitasun ametsak - Hiru morroiak (1987, Susa)
- Urkiola (1986, Durangoko Udala)
- Sendagai traketsa (hiru ekitaldiko irri-antzerkia) (1982, Azpeitiko Udala)
Kronika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Azpeitiko efemerideak. Herria historian zehar (2003, Uztarria)
- Azpeitia, 500... (azpeitiarrak eta herriarekin bat eginak) (2004, Azpeitiko Udala)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
