close
Edukira joan

Hridayakumari

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hridayakumari
Bizitza
JaiotzaAranmula (en) Itzuli, 1930eko irailaren 1a
HerrialdeaBERJAYA Britainiar Raj
BERJAYA India
BERJAYA Indiako Agindupeko Lurra  (1947ko abuztuaren 15a -
Lehen hizkuntzamalabarera
HeriotzaThiruvananthapuram, 2014ko azaroaren 8a (84 urte)
Familia
AitaBodheswaran
Haurrideak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakmalabarera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Hridayakumari (malabareraz: ഹൃദയകുമാരി; Aranmula, 1930eko irailaren 1aThiruvananthapuram, 2014ko azaroaren 8a) indiar idazle, irakasle, itzultzaile, literatura kritikari eta hizlaria izan zen. Batez ere malabareraz idatzi zuen, eta 1991n Kerala Sahitya Akademi erakundearen saria jaso zuen Kalpanikatha liburuagatik.

V. K. Karthyayani irakasle eta sanskritoaren ikertzailearen eta Bodheswaran poeta eta Indiako indepentistaren alaba, Hridayakumari 1930ean jaio zen Aranmulan.[1][2] Bere ahizpak, Sugathakumari eta Sujatha Devi, idazleak eta gizarte-ekintzaileak izan ziren baita ere, eta bere alaba Sreedevi Pillai kazetaria da.[3]

Hridayakumarik ingelesa irakatsi zuen Kerala estatuko hainbat unibertsitatetan berrogeita urtez, eta 1986an erretiratu zen Thiruvananthapuramgo Emakumeen Gobernu Eskolako zuzendari gisa.[4][3] Aurretik Thiruvananthapuramgo University Collegen; Ernakulamgo Maharajas unibertsitatean; Thalasseryko Brennen umibertsitatean eta Palakkadeko Victoria unibertsitatean irakatsi zuen.[4] Hainbat sari irabazi zituen, besteak beste, S Guptan Nair saria, Lakshmi kapitainaren saria eta Shankaranarayanan Thampi saria.[2][1]

Erretiroa hartu ondoren, literatura, poesia eta filosofiari buruzko hitzaldi publikoak eman zituen.[3] Keralako hezkuntza-erreformei buruzko hainbat gobernu-batzordetan ere parte hartu zuen, eta Kerala Estatuko Goi Mailako Hezkuntza Kontseiluak unibertsitateko kredituak eta semestre-egiturak erreformatzeko sortutako batzordeko presidentea izan zen.[2][5]

Horrez gain, bi liburu idatzi zituen. Kalpanikatha erromantizismo literarioaren azterketa bat da, ingelesezko eta malabarerazko poetak alderatzen dituena, hala nola William Wordsworth, John Keats, Percy Bysshe Shelley eta Kumaranasan, Changampuzha Krishna Pillai eta Edappally Raghavan Pillai.[4] 1991n, Kalpanikatha liburuak Kerala Sahitya Akademi erakundearen saria irabazi zuen.[4] Geroago, Hridayakumarik autobiografia bat argitaratu zuen, Ormakalile Vasanthakalam, eta bertan irakasle gisa izan zituen esperientziei buruz kontatu zuen.[4][6]

Idazlan bat baino gehiago itzuli zituen, besteak beste, bere ahizpa Sugathakumariren poesia eta Rathrimazha eleberria eta Vallathol Narayana Menonen lanak (malabareratik ingelesera) eta Rabindranath Tagoreren hainbat idazlan (ingelesetik malabarerara).[6]

Hridayakumari 2014ko azaroaren 8an hil zen, 84 urte zituela.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Ingelesez) «Tearful Adieu to Doyenne of Teaching» The New Indian Express 2014-11-09 (kontsulta data: 2025-11-05).
  2. 1 2 3 (Ingelesez) Devasia, T. K. «Noted writer Hridayakumari passes away» Khaleej Times 2014-11-09 (kontsulta data: 2025-11-05).
  3. 1 2 3 (Ingelesez) «Writer Hridayakumari passes away» Business Standard India (Press Trust of India) 2014-11-08 (kontsulta data: 2025-11-05).
  4. 1 2 3 4 5 6 (Ingelesez) «Writer, critic and noted educationist Hridayakumari dead» The Times of India 2014-11-09 (kontsulta data: 2025-11-05).
  5. (Ingelesez) «Noted Malayalam Writer B. Hridayakumari Dead» The New Indian Express 2014-11-08 (kontsulta data: 2025-11-05).
  6. 1 2 (Ingelesez) Cris. «Three sisters and four Akademi awards: Sugathakumari and her writer siblings» The News Minute 2020-12-24 (kontsulta data: 2025-11-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]