close
Edukira joan

Hermitage Museoa

Hermitage» orritik birbideratua)
Hermitage Museoa
Государственный Эрмитаж
BERJAYA
BERJAYA
BERJAYA
Kokapena
Estatu burujabeBERJAYA Errusia
Errusiako hiri federalakBERJAYA San Petersburgo
Koordenatuak59°56′26″N 30°18′49″E / 59.9406°N 30.3136°E / 59.9406; 30.3136
Mapa
Historia eta erabilera
Irekiera1764
Inaugurazioa1764
ZuzendariaMikhail Piotrovsky (en) Itzuli
Arkitektura
Azalera233.000 m²
Ondarea
Bisitariak urtean1.649.443
Kontaktua
HelbideaСанкт-Петербург, Дворцовая набережная, 34
Telefonoatel:+7 812 710-90-79
Webgune ofiziala

Hermitage Museoa (errusieraz: Госуда́рственный Эрмита́ж, Gosudárstvennyy Ermitázh, "Estatu museo Ermitazh") Errusiako San Petersburgo hirian dagoen museoa da. Mundu osoko pinakoteka eta bildumarik garrantzitsuenetarikoa da. Izenaren etimoa Эрмитаж (Ermitazh) da, errusieraz baseliza esan nahi duena. Neva ibaiaren ertzetan kokatuta dagoen eraikin multzo batean eraikita dago: hor, erakusgarriena Neguko Jauregia izenekoa da, tsarren egoitza nagusia izan zena. Beste bost eraikinek osatzen dute gunea, eta horien artean nabarienak Menxikov Jauregia, Estatu Nagusiaren Eraikina eta biltegi-gune bat dira. Museoa hainbat bilduma pribatuk osatzen dute eta 1917. urtera arte ez zen Estatu Museo izendatu.

Hiru milioi piezak osatzen dute bilduma, eta erromatar zein greziar garaietako artelanak dauzka, baita pieza arkeologikoak, arte errusiarra, armak, bitxiak, sortaldeko arte bildumak ere. Mundu osoko pinakotekarik osoenetarikoa da, Londresko British Museum, National Gallery edo Parisko Louvrerekin batera.

BERJAYA
Hermitagearen eraikin multzoa: irudian, antzerkia, museoa eta Neguko jauregia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]