Hayao Miyazaki
Hayao Miyazaki (japonieraz: 宮崎駿) anime marrazki bizidun zuzendari, sustatzaile, gidoigile, marrazkigile eta manga komikigile japoniarra da. Mononoke Hime (Mononoke Printzesa) filmarekin hasi zen mundu guztian ospetsu egiten. Chihiroren Bidaia filmak 2002ko Berlinaleko Urrezko Hartza eta Marrazki bizidunetako film onenaren Oscar Saria lortu zuen eta Hauru no ugoku shiro (Gaztelu Ibiltaria) filma berriz 2005 Oscar Sarietarako izendatua izan zen. Beste film ezagun batzuk: Totoro Auzokidea eta Ponyo itsaslabarrean.[1]
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanaren zati handiena haurrei bideratua izan denez Disney japoniarra deitu izan zaio.[2] Bere lanek natura eta gizakiaren arteko erlazioa, erantzukizuna, indibidualismoa eta gerraren kontrako mezuak izaten dituzte.[3]
Bere lan ugariren ezaugarri amankomunak:
- Protagonista nagusia neskatxa bat izaten da (Mononoke, Ponyo, Kiky, Chihiro etab.)[4]
- Protagonistak gurasoak galdu edo uzten ditu.
- Protagonistak izen ezkutu bat izaten du.
- Sorgin gaizto naiz onak ageri izaten dira.
- Gertaerak askotan Industria Iraultza garaian gertatzen dira.[5]
- Dekoratuetan natura, antzinako Japonia eta europar itxurako hiriak agertu ohi dira.
- Natura eta gizakiaren arteko erlazioa agertzen du.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) trabajo, «Mi título dice que soy Ingeniero en Telecomunicaciones Mi puesto de; y, que soy desarrollador de software Pero mi corazón me hace creativo » Y. es que no podía comenzar a escribir estas líneas sin parafrasear la célebre cita de Satoru Iwata que tan bien define mi dualidad; Paso, Ya De; Videojuego, Mi Amor Por El Mundo Del. «‘Hayao Miyazaki’ se retira como director de largometrajes» Deculture.es (kontsulta data: 2021-02-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Studio Ghibli trabaja en la producción de dos nueva películas» Tónica (kontsulta data: 2021-02-16).
- ↑ «Hayao Miyazaki recibirá el Oscar a la trayectoria» 123Info (kontsulta data: 2021-02-16).
- ↑ (Japonieraz) «【公式】「キネマ旬報」ホームページ / キネマ旬報ベスト・テン» www.kinejun.com (kontsulta data: 2021-02-16).
- ↑ «Stone Bridge Press - Hayao Miyazaki» web.archive.org 2013-12-03 (kontsulta data: 2021-02-16).
- ↑ «La Biennale di Venezia» web.archive.org 2008-09-12 (kontsulta data: 2021-02-16).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau Japoniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
