Gipuzkoako historia
Gipuzkoako historia Europa eta Euskal Herria markatu duten gertakari askoren lekuko izan da. Iberiar Penintsularen pasabide naturala izanik, Pirinioen mendebaldean, gizakien mugimendu ugari ikusi ditu. Paleolitoan jada Homo heidelbergensisen eta neandertalen pasabide izan zen, eta gizaki modernoa iritsi zenetik, etengabeak izan dira giza okupazioak sortutako gertakariak.
Metalen Aroaren iritsierarekin lehen gune gotortuak sortu ziren, eta Erromako Inperioak Gipuzkoako kostaldea zein bere baliabide naturalak ustiatu zituen. Erdi Aroan garai ilunagoak bizi izan zituen, oso ondo ezagutzen ez den garai bat, baina 1025ean jada lehen dokumentuan agertu zen Ipuscua izenarekin. Nafarroako Erresumaren baitan lehenengo, eta Gaztelako Erresumaren konkistatik koroaren menpe, hainbat hiribildu sortu ziren, Gipuzkoako Ermandadeak eta Ahaide Nagusiek izan zuten gatazkara eraman zuena. Aro Modernoan muga izateak tirabira ugari sortu zituen, Gerra etengabearekin, bere kostaldean zein barnealdean. Hala ere, XVI. mendea oparoa izan zen, ekonomia indartsuarekin.
Aro Garaikidean industrializazio prozesu nabarmena izan zuen, burdinolei eta bertako errekurtso hidrikoei esker. Lehen Karlistaldiak eta Bigarren Karlistaldiak, Euskal nazionalismoaren hastapenak eta Espainiako Gerra Zibilak aldaketa politiko ugari ekarri zituzten, nabarmena izan zena Euskal gatazkaren garapenean.
Historiaurrea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paleolitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Paleolitoa Gipuzkoan lehenengo gizakiak iritsi zirenean hasten da, Homo heidelbergensis espeziekoak ziurrenik, neandertalgo gizakiarekin jarraitzen du, eta ondoren iritsitako gizaki anatomikoki modernoen hedapenarekin amaitzen da. Gipuzkoa, pasabide natural gisa, Europako mendebaldean egondako hainbat kulturen baitan garatu da[2]. Behe Paleolitoko aztarnategi asko ez dira aurkitu Gipuzkoan, baina XXI. mendean ugaritu dira garai horretako aztarnak. Hiru dira aurkitutako fokuak: Deba ibaian gora Lezetxiki (I eta II) eta Artazu (indusketa egin ostean harrobiak suntsitu zuena); Urola ibaian Loiola, Arnaileta[3], Astigarragako koba[4] eta, nabarmen Irikaitz; eta, azkenik, Jaizkibel inguruan J1 izeneko aztarnategia, kostan bertan zegoena[5]. Oria, Urumea eta Bidasoan gora ez dira aurkitu garai horretako aztarnategirik. Irikaitzekoa aztarnategi berezia da, leku ireki batean dagoelako, ibaitik gertu, eta industria litikoko milaka ale eman dituelako[6]. Industria litikoa acheuliarrarekin lotu dira bertako aurkikuntzak. Garai epelago batekoa da, ingurua batez ere haritzez inguratuta zegoen[7], eta tresnak egiteko erabilitako arroka gehienak ibaiak berak garraiatutakoak dira[8], nahiz eta badauden bitxiak diren batzuk, bulkanitakoak, adibidez[9]. Arrizabalagak eta Iriartek proposatu dute, ditugun elementuak kontuan hartuta, H. heidelbergensis ez zela Gipuzkoan modu egonkorrean bizi, baizik eta Europa eta Iberiar Penintsulako pasabidearen baitan erabiltzen zuela, eta Urola eta Debako bailaretako korridoreak erabili zituztela bide horretan[10].
Gipuzkoako Erdi Paleolitoko giza-arrasto bakarra Lezetxikin aurkitutako hortz bat da, ziurrenik neandertal batena dena[11][12]. Deba bailarako beste aztarnategi neandertal bat Urkuluko koba da, Lasturren. Nabarmenagoa da Mutrikun dagoen Zerratu, sekuentzia oso batekin[13][14]. Urolan aurkitutako Erdi Paleolitoko sekuentzia bakarra Amalda da. Amaldako suharria Barrika, Urbasa, Trebiñu eta Lapurdiko kostaldetik datorrela aurkitu da, jarduera ekonomikoa aztertu duen lan batean[15]. Amalda IIIn duela 100.000 eta 90.000 urte bitartean eta duela 65.000 eta 55.000 urte artean neandertalen okupazioa egon zen[16]. Azken okupazioko aztarnak baskoniarra deitzen den industria litikoaren parte dira[17][18], hasieran Ipar Euskal Herrian identifikatu zen mousteriar lanabesen aldaera bat. Jaizkibelen inguruan ere aire-libreko eremuak daude, eta ikertzaileek uste dute gehiago agertu daitezkeela, pasabide naturala izateaz gain, urbanizatu gabeko eremua delako[19]. Guadalupeko baselizaren inguruan eta labarrean J16 izeneko beste puntu batean aurkitu dira Erdi Paleolitoko materialak[19].
Gizaki anatomikoki modernoaren edo Cro-Magnonen iritsiera Goi Paleolitoan gertatu zen. Deba bailaran dagoen Lezetxikiz gain, bere azken mailatan gizaki modernoen arrastoak dituena, Arrasaten zegoen Labeko Koba da interesgarriena. Aurignac aldiko sekuentzia osoa dago bertan, nabarmena euskal kobazuloen artean[20][21][22]. Aurkitutako objektuen artean grabatu txiki eta eskematiko bat dago, Gipuzkoan aurkitutako zaharrena izan daitekeena[21]. Mendaroko lurretan, Aldatxarren dago, hau ez hain erabilia baina Gravette aldiko okupazioa izan zuena. Animalia masailezur batekin egindako datazioak orain dela 27.730 urteko antzinakotasuna eman du mailetako batentzat[23]. Urolako bailaran Ekain da kobazulorik interesgarrienetako bat, baina batez ere Madeleine aldian da ezaguna. Hala ere, châttelperron[24], aurignac[25]. eta gravette aldietako arrastoak ere baditu[26]. Urumea arroan bi gune garrantzitsu daude, bata Donostian bertan, Ametzagainan, non Irikaitzen antzekoa izan daitekeen gune ireki bat dagoen[27]. Bestea Errenteriako Aizpitarteko leizeak dira, zehatzago Aitzbitarte III eta Aitzbitarte IV izena daramaten biak. Aurignac, Gravette eta Solutre aldiko mailak daude bertan[28].
Hala ere, okupazio horren une gorena Solutre eta Madeleine aldietan gertatu zen. Bertan egin ziren hain ezagunak diren labar-artea eta arte higigarriko elementu ugari. Praileaitzeko zintzilikarioak, edo Zestoa eta Deba artean dagoen Ekaingo leizea dira adibide bikainak. Leroi-Gourhanen arabera, Ekaingoak “Kuaternario aldi osoko zaldi talderik bikainena” da. “Ekaingo irudiak, Niaux eta Altamirakoen garai berekoak izanik, gutxi gorabehera, franko-kantauriar artearen aldi klasikoaren gailurretako bat azaltzen dute”[29]. Gainera, aztarnategi gisa ere baliabide asko eman ditu, Madeleine aldikoak eta ondorengo Azil aldikoak. Madeleine aldeko geruzetako batean hareharrizko xafla grabatu ezaguna agertu da[30]. Hala ere, inguruko beste kobazulo gehienetan bezala, gehien ehizatzen eta jaten zuten animalia oreina zen, eta ondoren ahuntzak edo sarrioak. Denbora hotzagoetan elur-oreinak ere jaten ziren Gipuzkoako bailaratan[31]. Ekainen ez bezala, non zaldia den gehien agertzen dena, Altxerrik bisontea da, 53 grabaturekin. Sei elur-orein, lau orein eta ahuntz/sarrio, hiru zaldi eta uro, bi antilope eta arrain (platuxak), edo txori bat aurkitu dira grabatu guztien artean[32]. Laginketa batek material litikoa eskaini zuen, Madeleine aldikoa[33].
Epipaleolitoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken glaziazioa amaituta, ur maila gaur egungora iritsi eta elikagaien aldaketa nabarmena gertatu zen. Ekialde Hurbilean jada Neolitoa hasten ari bazen ere, Gipuzkoara askoz beranduago iritsiko zen. Tarte horri maiz Epipaleolito edo Mesolito deritzo[oh 1]. Gipuzkoan Pleistozenoan zehar gune oso murritzetara mugatu ziren basoak hedatzen joan ziren[34]. Megafaunaren desagerpenarekin, haragijale handiak ere desagertu ziren. Hartza, otsoa eta azeria izango ziren ehiztari handienak, eta oreina ez zen sarrioa bezain hain ondo moldatu baso itxietara. Basurdearen hazkuntza ere nabarmena da. Testuinguru horretan, haitzuloak utzi eta harpe zein gune irekietan instalatu ziren gizakiak: tresna litiko gutxiago, arte higigarri gutxiago eta portaera aldaketa egongo zen[35]. Gizakiak ehorzketak egiten hasi ziren, adibidez Jaizkibelgo J3 aztarnategian aurkitutakoa[36], kostako aprobetxamendua egiten zuen talde batena[37], edo Marizulokoa, 1971ean aurkitu zena[38]. Mendietara gehiago igotzen ziren, tenperatura epelagoei esker, eta gune irekiak aurkitu dira, horietako bat Idiazabalen dagoen Artegieta[39], Urbasako silexa oraindik lantzen zuten guneetako bat[40]. Interesgarria da Artegietan, Oria ibaiaren arroaren okupazioa iradokitzen duelako, lehenago zegoen hutsuneari kontrajartzen zaiona[3]. Gune irekia da ere Erlora igotzen dgoen Ikuluteko Gaina, oraindik induskatzen ari den mendiko gune interesgarri bat, ondoren ere Brontze Aroko zein Erdi Aroko aztarnak dituelako[41].
Neolitotik Burdin Arora
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Neolitoa Gipuzkoan lehen nekazari eta abeltzainen iritsierarekin hasten da eta burdinaren sarrerarekin amaitzen dela esan ohi da[42]. Definizio horren barruan kalkolitoa eta Brontze Aroa ere sartzen dira. Hasiera batean klimaren aldaketak itsas-mailaren igoera ekarri zuen, basoak hedatzea eta ehizako aukerak aldatzea. Hala ere, industria litikoan ez zen aldaketa nabarmenik egon, aitzur eta aizkora handiagoak egiten hasi ziren arte. Buztingintza hasi zen, lehenengo dekorazio handirik gabekoa, baina gero, bereziki kanpai-formako ontzien kulturarekin, dekorazio bereziarekin.
Bi populazioren iritsiera egon zen Neolitoa hasi eta Brontze Aroraino. Lehenengoak, Anatoliatik ateratako nekazari eta abeltzainak ziren[43]. Lurraldea nola okupatu zuten ez dago argi, baina Zarauzko Herriko Barran[44] edo Iruran aurkitutako arrastoek[45] esaten digute beheko eremuetan ari zirela. Garagarra[46] eta garia[47] ekarri zuten biztanle berri horiek, baita ahuntza eta ardia ere. Behi eta txerria ekarri zen edo bertan zegoena etxekotu jakiteko datu nahikorik ez dago. Horrekin batera, abeltzaintza hedatu zen mendietan, eta monumentu megalitikoak eraikitzen hasi ziren, lurperatzeak egiteko. Denborarekin, lehenago zeuden Mesolitoko populazio txikiarekin nahastu ziren. Trikuharrien eta estazio megalitikoen fenomenoaren sorrera ere ez dago argi, baina Gipuzkoan han-hemenka aurki daitezke, mendi-lepo gehienetan.
Bigarren migrazio handia Erdialdeko Europatik etorri zen, eta kanpai-formako ontzien kultura ekartzeaz gain, gizonezkoen populazioan eragin sakona izan zuen, eta ziurrenik antolaketa sozialean ere[43]. Brontzearen lanketa ekarri zuten, nahiz eta aurreko megalitismoarekin ere jarraitu zuten. Urrezko bitxiak lantzen zituzten, eta kulturen batean erabiltzeko Axtrokiko ontziak ere garai horren amaierakoak dira[48]. Brontze Aroaren amaieran Burdin Aroa etorri zen, dagoeneko lurraldearen beste antolaketa batekin.
Burdin Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Burdin Aroa Gipuzkoan aldaketa garaia izan zen, Neolitoa Gipuzkoan garatu osteko lehen abeltzain eta nekazarien, eta metalgintzaren hazkuntzarekin bat, lehen herri harresituak finkatu ziren. batez ere Oria ibaiaren arroan. Herri horien barnean jarduera ekonomikoa zegoen, nekazaritza, abeltzaintza eta metalgintzari lotuta. Han-hemenka beste etxalde batzuk ere egongo ziren, eta basogabetzea abiatu zuten, abereen elikadura eta nekazaritza lanak baimentzeko.
Orain artean zortzi dira aurkitutako bizilekuak: Buruntza (Andoain), Basagain (Anoeta), Intxur (Albiztur-Tolosa) eta Murumendi (Beasain) Oriaren haranean; Munoaundi (Azpeitia-Azkoitia) Urolarenean; Moru (Elgoibar) eta Murugain (Arrasate-Aretxabaleta-Aramaio) Debarenean; eta Akutu (Bidania-Goiatz-Errezil) Hernioko mendigunearen inguruan. Hala ere, baliteke beste batzuk ere egotea[49]. Kasu guzti-guztiotan bertako erliebearen ezaugarriez baliatu ziren defentsarako bertako biztanleak, horien osagarri harresiak egin zituzten, eta zenbaitetan lubanarroez osaturik gainera. Oinplanoetan ere forma asko hartzen dituzte, neurri handi batean kokapenaren eraginagatik, nahiz taldearen ezaugarriekin eta beronen jarduerekin ere halako lotura bat baduten: forma kurbatu askotarikoak dira nagusi, obalak ere ageri dira kasu batzuetan, eta lerro zuzenak ere ikusten ditugu, esparruetako trazatu handienak mugatuz[50]

Herri harresituetatik kanpo ere jendea bizi zen, eta pentsa daiteke etxalde modukoak egongo zirela, bai eta beste lanbide batzuei lotutakoak. Ez dakigu egurrezko hesiak, edo oholen bidezko nolabaiteko babesak izango ote zituzten, horien hondarrak aurkitzea oso zaila baita, baina ezin dugu aukera baztertu[51]. Hala ere, aire libreko bizilekuak aurkitzea zaila da, landare-geruzagatik, oso xumeak zirelako, edo gure herrien azpian daudelako[52]. Aizarnan egindako ikerketa batean ikusi da K.a. I. mendeko okupazio bat egon zela gaur egun herrigunea dagoen leku berean[53]. Burdin Aroko adibide gisa har daiteke Azkoitin 2003an aurkitutako Altamirako aztarnategia, burdina lantzeko gune metalurgikoa izango zena[54][55]. Eta, bien artean, Txalintxo mendian, Burdin Aroko beste egitura bat aurkitu da, erabilera zehaztea zaila bada ere[56]. Burdina lantzeko beste egitura bat Oiartzungo Aizegain da, Bigarren Burdin Aroan datatu dena[57]. Oiartzunen bertan, estazio megalitiko batetik hurbi, Buluntxuko habitata dago, irekian zegoen bizilekua, etxolagune moduko bat. Etxola horiek lotzeko burdinazko iltzeak aurkitu dira[58].
Gipuzkoa erromatarren garaian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ez dakigu zehazki noiz eta nola gertatu zen gaur egun Gipuzkoan den lurraldearen konkista, iturriek ez baitute aipamenik egiten. Estrabonen arabera, Deba ibaiaren ekialdeko gipuzkoar zatian karistiarrak bizi ziren, Debatik Pasaia ingurura barduliarrak, eta Pasaiatik Bidasoara baskoien lurraldea zen. Baina barduliarren hiri nagusiak aipatzen direnean, horietako asko hegoaldean daude, Arabako Lautadan. Eskualdea erromaren esferapean sartu zen Sertoriok K.a. 76an Luzio Kornelio Silaren gobernuaren aurka egin eta matxinatu zenean. Erromako Senatuak Ponpeio bidali zuen Hispaniara, eta hor aipatzen du Tito Liviok lehen aldiz baskoiak. Sertorioren gerraren garaian gatazka egon zela badakigu, eta Ponpeiok hor sortu zuen Pompaelo (Iruñea) hiri gisa. Handik gutxira sortu bide zen Oiasso (Irun) portu gisa, eta Tarraco-Oiasso galtzada eraiki zuten[59].
Gipuzkoako ekonomia Oiasso eta bere inguruko meatze aberatsetan oinarritu zen, adibidez Arditurriko meatzeak[60]. Bertako mineralak sortutako aberastasunak eta mugimenduak, eta kostako beste leku batzuen sorrerak Via Maris deitzen dena sortu zuen. Zarautz eta Getaria inguruan Menosca gisa identifikatu den eremua zegoen, arrantza eta bestelako jardueratara lotuta. Burdigalatik mugitzen zen merkataritza eta Tarracotik iristen zenak ekonomia dinamikoa sortu zuen[61]. III. mendeko krisialdian Oiassoren gainbehera etorri zen, arrazoi sozialak medio. Gipuzkoako mendebaldea, Hispania Ziteriorren parte zena, eta ekialdea, Hispania Ulteriorren parte zena, orain Hispania Tarraconensisen parte izatera pasa ziren. Baina Hispaniako hiriburu berria Emerita Augusta (Mérida) zen, eta Galiakoa Augusta Trevirorum (Treveris), eta horrek aldatu zuen merkantzien dinamika, Gipuzkoatik kanpo zegoen Ab Asturica Burdigalam bidera. Horrekin batera, Gipuzkoaren barnealdean hainbat lekutan erromatar presentzia handitzen joan zen, eta nekazaritza, abeltzaintza eta siderurgia instalazioak han-hemenka aurki daitezke[62]. Berrantolaketa administratiboak Akitania, Galia, Britania eta Germaniako kostaldeak biziberritu zituen, eta Hispaniako probintziak IV. mendean zehar hobekuntza izan zuten[63]. Eta izan abeltzaintzagatik, gatazketatik babesteko leku ona zirelako edo erabilera sinboliko-erlijiosoa zutelako[64], kobazuloak berriro okupatzen hasi ziren. Jentiletxeta II (Mutriku), Ermittia (Deba), Ekain IV (Deba), Amalda (Zestoa), Aitzgain, Arrikrutz eta Anton Koba (Oñati), Intxumurtegi (Tolosa) eta Iruaxpe III (Aretxabaleta) okupazio berriro horren lekuko izan ziren[63][65]
Ez dago datu nahikorik ezagutzeko zer gertatu zen Gipuzkoan V. mendetik aurrera, nahiz eta alderdi askotan badirudien iraunkortasuna eta jarraipena zela nagusi[66]. Oiasso V. mendean abandonatu zen guztiz, eta Getaria eta Zarauzko eremuak atzeraldi nabaria izan zuen, gutxienez VII. mendera arte. Ondoren ditugun iturriek batez ere baskoiak aipatzen dituzte, eta erromatar galtzaden konfigurazioa dela eta, litekeena da Gipuzkoa gertakari horietatik at geratzea, eta Ab Asturica Burdigalam bidea izatea germaniar herrien inbasioen ardatza. 456. urtean, zazpi itsasontzitan zihoazen 400 herulok Bizkaiko golkoari eta Galiziako kostaldeari eraso egin zieten[67][68]. Interesgarria da Hidaziok barduliar hitza erabili zuela, oraindik ere kontserbatzen zen etnonimo bat[69]. Hortik aurrera ez dira berriro ere agertu, eta baskoi izen orokorra erabili zen euskal lurretan bizi zirenak izendatzeko, bestelako zehaztapenik gabe.
Gipuzkoa Iruñeko Erresuman
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziurtatzerik ez dagoen arren, badirudi lehenengo urteetatik lotu zirela egungo Gipuzkoako eskualdeak Iruñeko Erresumari, eta lotura horiek estuagoak izan zirela normandiarren erasoak bukatu zirenetik (IX. mende bukaera). Gizartea bailaratan sareturik zegoen, zuzenbidez nafar lur irekian.
Ipuzcua toponimoa topa daiteke Donemiliaga Kukulako Becerro Galicanoan, -fol. IIIv-, 934. urtean datatuta:

| « | {A}lava, cum suis villis ad suas alfoces pertinentibus, id est, de Losa et de Buradon usque Eznate: ferrum. Per omnes villas, inter domus decem, una reia. De rivo de Galharraga usque in flumen de Deba, id est, tota Bizcahia, et de ipsa Deba usque Sanctum Sebastianum d'Ernanni, id est, tota Ipuzcua, a finibus Alava usque ad ora maris. Quicqu<i>d infra est de unaqu<a>que alfoce: singulos boves. |
» |
—Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano. -fol. IIIv- (14-18. lerroak), (Agiritegiaren arabera, 934. urteko idazkia)[70] | ||
Baina 934. urteko datazio hori faltsutzat jotzen da.
| « | Faltsifikazio nabarmena, 934ko data argi eta garbi bateraezina baita Tarazonako kristau jabetzarekin (1119ra arte hartu gabea). Romerok 939ko data jarri zion, kontatzen ari zen kristau garaipena Simancas-Alhandigako gudu historikoarekin lotzeko ahaleginean. Asko eztabaidatu da idazkiaren datari buruz. Duttonek eta Serranok kodexari berandu gehitzetzat eta XIII. mende hasierako produktutzat hartzen zuten, baina behi-larruaren egituran, Becerroren egituran, erabat integratuta eta letra berarekin kopiatuta egoteak 1195eko data ante quem ematera behartzen gaitu, hau da, Behi-larrua idazteko unea. Ubietok 1143-4 urteetan kokatu zuen bere jatorria, Tarazonaren Nafarroako jabetzari egindako erreferentziagatik, baina data horrek post quem muga gisa balio behar du. Gaur egun, bai Cortazarrek bai guk XII. mendearen amaierako idazketa-data posible bat erabiltzen dugu, ik. Peterson, "Iragana berridazten", 662. or. eta hurrengoak. | » |
—EHU - Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano - Edizio kritrikoa.[71][72] | ||


Ipuscua toponimoaren lekukotasunik zaharrena, oraingoz, 1025. urteko dokumentu batean aurkitu da, Huescako San Juan de la Peñako monasterioan, garai hartan Antso III.a Nagusiaren babespeko monasterioan. XI. mendeko Ipuzkoa hori Nafarroako Erresumako tenentzia zen: Debaren arroaren eta Oria ibaiaren artean hedatzen zen lurraldea. Getaria zuen tenentzia buru. Debaren arroa Arabako tenentzian zegoen. Oriatik Bidasora arteko lur zerrendak Baionari eta Lapurdiri atxikia dirudi, luze gabe Hernani deitua (garai haietako grafian (H)Ernanni). Bertan kokatzen ziren Izurun herrixka eta San Sebastian Antiguakoa, (garai hartako agirietan, latinez idatzitako dokumentuetan, Sanctum Sebastianum), Donostiaren ernamuinak. Antso Abarkak Hondarribian gotorleku bat eraikitzeko agindu zuen (970-999) eta, beraz, Iruñeko Erresuman zegoen.[73] Garai honetakoak dira Erdi Aroko lehendabiziko gazteluak, nafar errege-erreginek aginduz eraikiak.
1076. urtean, Antso IV.a Gartzeitz traizioz hil zuten, eta Iruñeko Erresuma desegin egin zen une horretan. Eneko Lopitz jaun eta nafar tenentea Alfontso VI.a Gaztelako erregera lerratu zen, eta Enekoren semea, Lope Enekoitz, tenentzia ugariren jabe gelditu zen, horien artean Araba, Bizkaia eta Ipuzkoa. Hernani tenentzia, berriz, gaztelar agintetik at gelditu zen, Aragoi eta Iruñeko erregeei men eginez. Ipuzkoa Aragoi eta Nafarroako Alfontso I.aren ekimen militarrari esker lotu zitzaion berriro (1112). Egungo Gipuzkoako lurraldea, mendebalderagoko euskal kostaldea bezala, Nafarroaren orbitan gelditu ziren. Une honetan, Beila leinuaren goraldia izan zen, Ladron Enekoitz Araban, Bizkaian eta Ipuzkoan gailendu zenean. Erabakigarria izan zen Iruñeko Erresuma berrezartzeko, Gartzia V.a Ramiritz babestuz (1134-1150).

XII. mendearen hasieran finkatu ziren gaskoiak Gipuzkoako kostaldeko portuetan, Donostian nagusiki; 1150-1164 urteetan eman zion hiri gutuna Antso Jakitunak Donostiari. Garai hartan, Baionako apezpikutegiaren barnean zeuden Gipuzkoako ipar-ekialdeko eliza guztiak (Urumea ibaiaren eskuinaldea) eta Iruñeko apezpikutegian gainerako eskualdeetako guztiak.
Eginahal guztiengatik ere, ezin gorde izan zituen Antso Jakitunak Bizkaiko eta Arabako lurraldeak, eta Alfontso VIII.a Gaztelako erregea hasi zen Gipuzkoaz jabetu nahian. 1194. urtean Antso Azkarrak hartu zuen Antso Jakitunaren lekua, eta Nafarroako eta Gaztelako koroen arteko liskarrak areagotu ziren.
1199. urtean, Alfontso VIII.a Gaztelako erregea indarrez sartu zen Araban eta Gipuzkoan, berak zioenez Akitanian zeuzkan eskubideak zaintzeko aitzakiaz (Leonor Akitaniako dukesarekin ezkonduta zegoen), Gipuzkoako itsasaldea bere egiteko asmoz, eta Nafarroako erresuma ahuldu nahian. Akitanian huts eginagatik, bere mendeko hartu zituen Gipuzkoako lurrak eta Gasteizko hiri harresitua.
Testamentuan berariaz adierazi zuenez, agindua eman zuen Alfontso VIII.ak Nafarroari itzul zekizkion Gipuzkoako ipar-ekialdeko lurrak (Urumea ibaiaren eskuinaldetik Bidasoako ertzetara, lurralde jatorriz baskoiak), edo beharbada gehiago, baina sekula ez zen horrelakorik bete, Nafarroako koroaren ahalegin guztiengatik ere. Bertako leinu noble batzuek lagunduta, bortxaz hartu zuen Gaztelako Koroak Gipuzkoa.
Gipuzkoa XIII-XIV. mendeetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIII. mendetik aurrera hasi ziren Gipuzkoako hiriak antolatzen, eta hogeita sei villa edo hiri berri sortu ziren XIV. mende bukaera bitartean, kostaldean eta barnealdean. Gipuzkoako antzinako haran egitura (Oiartzun, Hernani, Iraurgi, Markina, Itziar, Saiatz, Bozue, Erniobea, Zumabatzarrea…) hautsi zuen hiri berrien sorrerak.
Bestalde, biziki areagotu zen Gaztelako koroaren eta Nafarroako erreinuaren alde zeuden leinuen arteko gatazka giroa (XV. mende bukaera arte iraun zuten ahaide nagusien, oñaztarren eta ganboarren, arteko guduak), liskar eta gudu ugari gertatu ziren nafarren eta gipuzkoarren arteko muga inguruan (Beotibarko gudua, 1321).
1368. urtean saiatu zen Karlos II.a Nafarroako erregea Gipuzkoako lurrak hartzen, bere aldeko gipuzkoarrek lagunduta, baina etsi behar izan zuen Henrike II.a Gaztelakoaren aurrean. Nolanahi ere, nafarren eta gipuzkoarren arteko harremanak ez ziren beti hain zailak izan, eta sarrera berezia egin zitzaion sarritan Nafarroako merkataritzari, Donostia, Pasaia eta Hondarribiako portuetatik. XIII. mendetik aurrera izugarri indartu ziren Gipuzkoako portuak
Gipuzkoako Forua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendean idatzi ziren lehenengoz Gipuzkoako erakunde bati, Hermandadeari, zegozkion artikuluak (Gipuzkoako Hermandadearen sorrera, Tolosako Batzar Nagusiak, 1375; Gipuzkoako Hermandadearen Ordenantzen lehen idazketa, Getariako Batzar Nagusiak, 1397).
Nolanahi ere, askoz ere aurreagokoak ziren Gipuzkoako Forua osatzen zuten Lege Zaharrak. Batzar Nagusiak ziren Gipuzkoako erakunde legegile nagusiak; batzar horietan parte hartzen zuen Gaztelako erregearen ordezkariek edo korrejidoreek, XIII. mendearen hasieratik. Urtean bitan biltzen ziren Batzar Nagusiak ohiko batzarretan, aurrez erabakitako hirian hasieran eta hiri ordena baten arabera 1472tik aurrera. Premiazko erabaki bat hartu behar zenean biltzen ziren Batzar Bereziak, Usarraga eta Basarteko soroetan hasieran eta Bidaniako eta Azpeitiako Olazko elizetan 1461. urtetik aurrera.
Batzar Nagusietako ordezkarien botoa hiri bakoitzeko su edo etxe kopuruen araberakoa zen, eta erregeak zin egin behar izaten zuen forua. Erregeak foruen aurkako neurriren bat hartzen bazuen, “foru pasea” delakoa erabil zezaketen Batzar Nagusiek, hau da, erregearen erabakiari men ez egiteko gaitasuna.
1550. urte aldera antolatu zen Diputazioa, Batzar Nagusietatik sorturiko erakunde eragilea, korrejidoreak, Batzar Nagusiak bilduriko herriko alkateak eta batzarretan aukeraturiko ahaldun batek osatua; 1748an sortu zen Diputatu Nagusi kargua. Arazo larriei premiazko irtenbide bat emateko biltzen zen Diputazio Berezia.
Gipuzkoa XV. eta XVI. mendeetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XIV. mendean osatu zen Gipuzkoako hiri ordenamendu berriak aldakuntza handiak ekarri zituen Gipuzkoara. Gaztelako erregeek aginpidea bermatu zuten herrialde osoan, berak zuzenean sortutako (kostaldean) eta bultzatutako (barnealdean) hirien bitartez. Hala, gero eta indar gutxiago zuten antzinako leinuek Gipuzkoan, eta tirabira latzak izan ziren herrialde osoan ahaide nagusien artean (Arrasateko sutea, 1448), eta haien eta Hermandadearen artean (1456-1457).
Garrantzi handia hartu zuen egoera horretan Gipuzkoako Hermandadeak, Domenjon de Andia buru. Ahaide nagusien aurkako armada bat osatu zuen Hermandadeak eta guztiz menderatu zituen, oinaztarrak eta ganboarrak haren kontra batu baziren ere (1457). Hermandadearen garaipenak Gaztelako erregearen erabateko nagusigoa ekarri zuen berarekin; handik aurrera Gaztelako koroaren laguntzaile zintzoak izan ziren gipuzkoarrak Nafarroako erreinuaren aurkako borrokan.
Nafarroako beamontarren eta agramondarren arteko guduak hasi zirenetik, lehenen alde jokatu zuten gipuzkoarrek eta ez zuten egiteko horretan amore eman Nafarroako erresuma Gaztelako koroaren mende geratu zen arte (1512-1521).
Bestalde, guztiz indartu ziren Gipuzkoako portuak eta ontziolak XV. mendean; burgesia molde berri bat sortu zen kostaldean, arrantzari eta merkataritzari esker, eta berebiziko ospea hartu zuten Gipuzkoako marinelek eta itsas teknikariek. 1492. urtean Ameriketara iritsi zen Kolonen bidaldia. Goitik behera aldatu zuen aurkikunde horrek gipuzkoarren bizimodua. XVI. mendearen hasieran Gaztelako koroaren esku geratu zen Nafarroako erresuma eta guztiz nagusitu zen Gipuzkoan haren indarra, gipuzkoarrek bere foru eta eskubideei tinko eutsi zieten arren.
XVI. mendetik aurrera Ameriketara zabaldu zen Gipuzkoako itsas merkatarien jarduera (balearen eta bakailaoaren arrantza Ternuan eta Labradorren) eta, Frantziako estatuarekiko oztopoak handiak izanagatik, bere horretan iraun zuen, oro har, Ipar Atlantikoko merkatariekiko jardunak. Bestalde, gipuzkoar asko jarri zen Espainiako koroaren zerbitzuan, militar, itsasgizon, idazkari edota eskribau gisa.
Oñatiko Unibertsitatea 1545ean sortu zen eta indarrean egon zen 1901eraino.
Gipuzkoa XVII. eta XVIII. mendeetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII. mendean behera egin zuen Gipuzkoako merkataritzak, nazioak indartzen hasi baitziren, eta Gipuzkoa baztertua geratu zen. Amerikari begira jarri zen Gipuzkoa, baina gero eta zailtasun handiagoak zituzten bertako arrantza ontziek, eta XVII. mende erdialdean hasi zen arrantza mota haren gainbehera.
1659. urtean izenpetu zen Pirinioetako Hitzarmena, Frantziako eta Espainiako koroen artean, eta 1715. urtean izenpetu zen Utrechteko Ituna: Espainiako koroak uko egin zien Europan zituen lurrei, eta Ingalaterrakoak lortu zuen itsasoaren gaineko nagusigoa.
Arrantza eta merkataritza biderik gabe geratu zen Gipuzkoa, eta horren ondorioz ekonomiak beherakada handia izan zuen. Horrez gainera, eraso bortitzak izan zituen Gipuzkoako foruak XVIII. mendearen hasieran, aduanak Bidasoa ibaira igaro zitezela agindu baitzuen Filipe V.a Espainiako errege borboiak 1717. urtean.
Gipuzkoarren erantzuna ez zen berehalakoa izan, baina 1719an Berwick-eko dukeak gidaturiko armada frantsesa Gipuzkoan sartu zenean, herrialdeko erakundeen onarpena jaso zuen, baldin eta foruak osorik errespetatzen bazituen. Filipe V.ak atzera jo behar izan zuen eta lehengo berean segitu zuten aduanek (1722).
1728. urtean sortu zuten Gipuzkoako handikiek eta Donostiako merkatari aberatsek Caracasko Gipuzkoar Konpainia izeneko erakundea, Gipuzkoako sektore batzuei urte batzuez oparotasun handia eman ziona; baina 1751. urtean Madrilen ezarri zuten konpainiaren egoitza nagusia, eta 1785ean desagertu zen, gorabehera handien ondoren.
Ekonomia egoera hura larritu egin zen, eta herriaren haserrea areagotu. Prezioak neurri gabe igo ziren eta egoera horri aurre egiteko matxinatu ziren oletako langileak (matxinoak), nekazariak eta herri xehea burgesen eta handikien aurka (1766ko matxinada). Gipuzkoa osora zabaldu zen matxinoen eragina eta latza izan zen higikunde haren zapalkuntza.
Zapaltzaileen buru Francisco Javier Munibe Peñafloridako kondea zen, XVIII. mendean Frantzia aldean zabaldu zen ideologia ilustratuaren oihartzunak Euskal Herrian jaso zituzten aitonen seme eta burges lehenetarikoa. 1789. urtean piztu zen Frantziako iraultzak ez zuen hasieran halako gaitzespenik jaso gipuzkoarren aldetik, bai ordea ondoko urteetako gehiegikeriek.
1794. urteko abuztuan sartu ziren Gipuzkoan Frantziako Konbentzioko tropak eta, errenditu ondoren, bake hitzarmen bat izenpetu nahi izan zuen Getarian Gipuzkoako Diputazioak frantsesekin, erlijio katolikoa, foruak eta jabetzak errespetatzekotan. Agintari frantsesek, ordea, preso hartu zituzten Konbentzioko legea onartzen ez zuten diputatuak eta frantsesen aurkako gerrara deitu zuten
Getariako batzar haietan ordezkaturik ez zeuden Gipuzkoako herrietako ordezkariek. Basileako Bakeak (1795eko uztaila) gerra saihestu zuen eta XIX. mendean erabat nagusitu ziren bi politika joera, liberala eta karlista, hasi ziren nabarmentzen Gipuzkoako agintarien artean.
Bergarako Errege Mintegia 1776an sortu zuten eta 1930eraiino eskaini zuten unibertsitate mailako formazioa.
Gipuzkoa XIX. mendetik aurrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Napoleondar gerrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1808. urtean sartu ziren Napoleonen osteak Gipuzkoan eta, Gaspar Jauregi Artzaia deituriko gerrillariaren erasoez landa, frantsesek ez zuten inolako oztoporik aurkitu herrialdean. 1808. urteko ekainean idatzi zen Baionan Espainiako lehenengo konstituzioa eta bertan Euskal Herriko foruak kontuan har zitezela lortu zuten ordezkari euskaldunek.
1810. urtean osatu zuten Frantziako agintariek Bizkaiko Gobernua izeneko aginte barrutia, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herialdeek osatua, eta 1812an liberal espainiarrek Cadizen erabaki zuten Espainiako konstituzio berri batean guztiz deuseztatu zituzten Euskal Herriko foruak.
Bitartean, frantsesek balio gabe utzia zuten forua euskal herrialde guztietan. 1813ko abuztuaren 31n sartu ziren aliatuak Donostian; sekulako triskantzak eragin ondoren, egun horretan bertan zapaldu zituzten oste frantsesak Irungo San Martzialen. 1814. urtetik aurrera, liberalak eta erregezaleak nagusitu ziren Gipuzkoan.
Foruen galera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1833. urtean hasi zen Lehen Karlistada; hiriak liberalen alde jarri ziren, eta karlisten alde herriak eta jauntxoak. Zumalakarregiren irudi handiak, ordea, karlisten bandora igaroarazi zituen soldado gehienak 1835. urtetik aurrera. 1839. urtean izenpetu zen Bergarako Besarkada eta bi urte geroago foruak erabat murriztu eta Ebrotik Bidasoara eraman zituen Espainiako erreginak aduanak.
Bestalde, 1860ko hamarkadan berriro gorpuztu zen karlismoa Gipuzkoan, Jaungoikoa eta Foruak lemapean, eta 1872. urtean hasi zen Bigarren Karlistada eta 1876. urtean erabat nagusitu ziren liberalak. 1876ko uztailean luzatu zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foruak deuseztatzen zituen legea.
1891. urtean hasi ziren foruen aldeko ekitaldiak; bi hildako izan ziren Donostian, Gamazadaren garaian, Espainiako gobernuaren aurkako manifestaldi batean, 1893ko abuztua. XIX. mende bukaeran sortu ziren lehen talde nazionalistak Gipuzkoan, higikundea XX. mendearen hasiera arte gorpuztu ez bazen ere (1908an sortu zen Euzko Alderdi Jeltzaleko Gipuzko Buru Batzar buruzagi taldea).
Industrializazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Karlistaldiaren bukaerarekin bat, fiskalitatea aldatu zen Gipuzkoan. Dirua zutenek egoera probestu zuten sozietate anonimoak eta industrialak sortzeko[74]. 1886 eta 1890 artean 102 sozietate merkantil osatu ziren Gipuzkoan, baina 1914 baino lehen 986 ziren jada.[75] Elkarte horiek guztiak sortuta, XIX. mende bukaeran, Gipuzkoako industria prozesua etengabea izan zen. Gipuzkoako industrializazioak, trinkoa eta sendoa izanik ere, ez zituen enplegatu asko, halere. 1915ean, hiru enpresak bakarrik ("Construcciones Metálicas", "Unión Cerrajera" eta "La Papelera Española" Tolosan) zituzten bostehun langileetatik gora[74]. Gainera, Bizkaian ez bezala, hiriburua ez zen bereziki industrializatu, eta bere ekonomia turismoan oinarritu zuen.
Papergintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrekari industrial batzuk izan ziren Bigarren Karlistaldia baino lehenago. Papergintzak, askotan, lehenagoko burdinolen azpiegiturak erabiltzen zituen, bereziki hidraulikari dagokionez.[76] Lehenago ere ireki ziren beste paper-enpresa batzuk, baina gehienek eskuz egiten zuten lan. XIX. mendearen hasieran ireki ziren Alegría de Oria eta Nemesio Uranga paper-enpresak Tolosan, edo burdinolaren azpiegitura-hidraulikoa erabiltzen zuena Legazpin[77]. 1841ean aduanak kostaldera eraman ziren, eta horrek merkatu eta inbertsore berriei ateak ireki zizkion. 1842an "La Esperanza" fabrika ireki zen, paper jarraitua egiten zuen lehenengo lantegietako bat, Brunet, Guardamino eta Tantonat enpresarien diruarekin[76]. Hortik aurrera papergintza enpresa berriak ireki ziren, bereziki Oria ibaiaren arroan. Alegia eta Tolosaz gain, Iruran "Echezarreta, Larion y Aristi" (1844) enpresa ireki zen. Donostian Rousson eta Mayorrek paper-margotu enpresa ireki zuten 1846an.
Hala ere, enpresa hauek ez ziren oso eraginkorrak, izan ere burdinolen mailu-sistema erabiltzen zuten, Europan pila holandarra erabiltzen zen bitartean. Azken honek 8-10 ordutan egiten zuen lanak 24-30 ordu artean behar zituen mailu bidezko sisteman[77].
1860ko hamarkadan euskal lurraldeetako papergintza indartsua zen, estatuko hirugarrena[76]. Bigarren Karlistaldiaren ondotik trapuen ordez zura erabiltzen hasi ziren papera egiteko. Egur-orea Europatik inportatzen zen, eta beraz Kantauritik gertu eta trenbidetik gertu zeuden enpresek onura jasan zuten, tartean Tolosakoak[76]. 1909an, Papelera Española sortu zen zenbait fabrika batuz; horien artean Errenteriako Papelera Vasco-Belga, eta La Guipuzcoana eta Laurak-Bat, biak Tolosakoak,[78] baina baita ere Gipuzkoatik kanpoko enpresa asko[79]. 1919an, paper kluster bat osatu zen zenbait enpresa gipuzkoarren artean (bederatzi hamabostetik, Hernanin, Villabonan, Tolosan eta Iruran fabrikak zituztenak), eta pisu nabarmena irabazi zuten merkatuan[78]. 1927tik aurrera papergintza enpresen kontzentrazioa areagotu zen, etekin gutxien ematen zutenak itxi ziren eta berria ireki zen Errenterian, Papelera del Oarso (1931)[76]. Errenteriak Manchester txikia izengoitia zuen, bere industria zela eta[80].
Ehungintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ehungintzako fabrikek ere garrantzi berezia izan zuten. 1840tik, Kataluniaren mailara iritsi gabe ere, enpresa garrantzitsuak ezarri ziren bertan, hala nola "La Guipuzcoana" Andoainen eta "San Antonio" Bergaran.
1770 "Fábrica de Lienzos de Manuel Iturralde" sortu zen Donostian, margo-oihalak egiten zituen lehena. 1840tik aurrera katalan enpresarien dirua sartu zen, eta kotoia lantzen hasi zen. 1830ko hamarkadan 1.100 langile zeuden jada sektore honetan Gipuzkoan, gehienak Bergaran[81]. Ondoren sortu ziren enpresarik garrantzitsuenak "Subijana y Compañía" (Villabona, 1866), "La Algodonera Guipuzcoana" (Andoain, 1900), "Brunet" (Lasarte-Oria[82], 1846) eta "Algodonera San Antonio" (Bergara, 1850)[81]. Azken hau oihalgintzako enpresa oso garrantzitsua izan zen. 1860an 500 langile zituen: 109 harigintzan, 189 oihalgintzan, eta 203 zuriketa, tindaketa eta estanpazioan. Txinakoko Nanjing hirian asmatutako prozesu baten bidez gaur egun mahoi izenarekin ezagutzen dugun oihala egiten hasi ziren, kolore urdinean. Hain famatu egin zen, ezen koloreari berari "Bergarako Urdina" (gaztelaniaz: Azul Vergara) deitzen zitzaion. Eskaria hain zen handia Espainiako Gerra Zibila pasa eta gero estatu osoan ekoizten zen lanerako mahoizko arroparen %90 Bergaran egiten zela[83].
- La Algodonera San Antonio
- La Algodonera San Antonio ehungintza enpresa. Bertan sortu zen lanerako arroparen kolore urdinari "Bergarako urdina" esaten zitzaion.
- La Algodonera San Antonio enpresako emakumezko langileak.
- La Algodonera San Antonio enpresako gizonezko langileak.
- Enpresa barruko irudia.
Lihoaren industria ere sortu zen garai berdinean. 1845ean "Sociedad de Tejidos de Lino" sortu zen Errenterian, 45 gizonezko eta 221 emakume zituen enpresa, eta beranduago "La Fabril Lanera" ere ireki zen[81].

Txapelen fabrikazioak ere garrantzi handia izan zuen, artiletik abiatuta, bereziki Azkoitian (Hijos de Hurtado Mendoza) eta Tolosan. Antonio Elosegi Lizargaratek 1859an Boinas Elosegui sortu zuen. Enpresa horretan emakumeek lan egiten zuten, batez ere, hasieran eskuz egunero pare bat txapela egiten, eta 1878tik aurrera makina zirkularrak instalatu ziren, egunero 15 eta 20 txapela egitea baimentzen zuena. 1883an makina-zuzen bat jarri zuten, eta egunero 200 txapela egin zitzaketen[81].
Espartinen industriak ere izan zuen ordezkaritza Gipuzkoan. Jutearekin egiten ziren espartin horiek[84]. Bere zentroa Azkoitian izan zen, lau fabrikekin. 1910ean 600 langile zeuden, baina 1930ean 1.200 ziren esparru horretan lanean herrian. "Esteban Alberdi" (1890), "Epelde, Larrañaga y Compañía" (1894) eta "Sucesores de J. F. Arteche" (1845) ziren garrantzitsuenak[81]. Errenterian "Manufacturas de Yute" enpresa zegoen[84]. Azkoitiako enpresek euren jute propioa iruten zuten, 1.000 langilek egunero 30.000 kilo sortzen zituzten, Euskal Herriko enpresarik garrantzitsuena. Enpresa hauei lotuta berriak ireki ziren Azpeitian 1921ean eta Zumarragan[81].
Metalurgia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkaiko garapena lortu gabe ere, siderurgiako lantegiak ezarri ziren: San Martin burdin fabrika Beasainen, esate baterako. Gipuzkoak ez zuen erraztasunik burdina eta ikatza lortzeko[85], eta horregatik jarduera nagusia sektore horretan Bizkaitik iristen ziren lingoteen eraldaketa zen, fundizioen jabeak ziren beste enpresa batzuen lehengai gisa: "Bergarako Labe Garaiak" Unión Cerrajerarenak ziren, eta Eibarko "Aurrera" sortu zen, Eibarko armagintza hornitzeko[78]. Elgoibarren San Pedro enpresak bi labe garai zituen, eta Beasaingo "Fundición y Hierro Batido" enpresak metodo modernoak ezarri zituen 1861ean.[85] Legazpin Patrizio Etxeberriak "Segura, Echeverría y Cía" enpresa sortu zuen, eskuko erremintak egiteko. Laster hartu zuen fama bere izen komertziala zen Bellotak[86].
Lehen Mundu Gerran metalurgiaren eskaria asko igo zen, eta Gipuzkoan metalaren eraldaketa industria sortu zen: giltzak, motorrak, kontserbak, nekazaritzarako-makinaria...[85]
Armagintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deba ibar osoan zehar armagintzak garapen handia izan zuen[87]. Eibarko armagintzako azpisektoreak 1915ean 69 arma fabrikatzaile zituen; bi eta hogeita hamar langile artean zituen lantegi bakoitzean. Enpresari bakar batzuek lortu zuten, Bilboko kapitalari esker, tamaina handiagoko enpresak sortzea, hala nola "Orbea Hermanos", "Gárate, Anítua y Cía" edo "Víctor Sarasqueta", besteak beste[88]. 1887an 130.000 arma ekoiztu ziren Eibarren, baina 1908an 484.000 ziren[87].
Ontzigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ontzigintza garrantzitsua izan bada ee, ez zen modernizatu ahalik eta Bigarren Karlistaldia pasa arte. Egurrez egindako itsasontzien aurrean, burdinaren garraio azkarrak metalezko ontziak eskatzen zituen. Lasarteko Fossey enpresak bere lehen itsasontzirako motorea 1886an egin zuen. Hala ere, ez zen aposturik egin barku hauen alde XX. mendean sartu arte. Gipuzkoan arrantzaleentzako bapore txikiak egiten zituzten Pasaiako Astilleros Andonaeguik, Zumaiako Astilleros Urolak, Orioko Miguel Antonio Mutiozabalek eta Hondarribiako Senén Aseguinolazak[89]. Lehen Mundu Gerran, konpetentzia eza baliatuz, berrikuntza ugari egon ziren sektorean. "Francisco de Querejeta e Hijos Zumaian (1915)[90] edo "Astilleros de Pasajes de San Juan" Pasaian (1916) izan ziren horren adibide[89].
Beste industria batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lehen Mundu Gerraren hasierarekin batera Guillermo Niessen enpresari alemanak Frantzia utzi eta Errenterian "Fábrica Electrotécnica Guillermo Niessen" elektronika enpresa sortu zuen. 1920tik aurrera bakelita izeneko plastiko sintetikoaren esklusiba lortu zuen, puntako enpresa batean bilakatuz[91]. Eibarren 1920ko hamarkadatik aurrera bizikletak eta piezak egiten hasi ziren, bertan armagintzako piezekin zegoen eskarmentua baliatuz[92]. Arrasaten Monterrongo kontearen zen Olazarra burdinola erosi zioten Resustak eta Bergarajauregik 1869an, sarraila-lantegi bat jarriz. 1980ean Aretxabaletako Hijos de Echevarría y Cía erosi zuten eta 1901ean lehen aipatutako labe-garaia ireki zuten Bergaran. Urte horretan bertan La Cerrajera Guipuzcoana enpresa sortu zuten eta 1906ean lantegi guztiak Unión Cerrajera enpresan batu zituzten[93]. Errenterian ere gaileta enpresa garrantzitsua zegoen, 1886an ireki zen "La Ibérica de Galletas Olivet"[94] (edo Gran Manufactura Española de Bizcochos de Lujo y Galletas)[95]. Añorgan Rezola zementu lantegia eraiki zen 1901ean[96], aurretik zegoen harria txikitzeko errota baten ordez[97].
XX. mendea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai berekoak dira lehen langile elkarteak (Donostiako elkarte sozialista, 1891) eta grebak (Arrasate, 1893; Eibar, 1897). Nolanahi ere, Primo de Riveraren diktadura bukatu arte (1923-1930) ez ziren Euzko Alderdi Jeltzalea eta Espainiako alderdi sozialista (PSOE) Gipuzkoan nabarmendu.
1931. urteko apirilaren 14an, Eibar izan zen Espainiako errepublika aldarrikatu zuen lehen hiria. 1936. urteko uztailean, Franco jeneralak gidaturiko matxinada militarrak setiaturik hartu zuen lehen egunetik Gipuzkoako herrialdea. Francoren alde jarri ziren Donostiako kuarteleko militarrak, baina errepublikaren aldeko indarrek menderatu zituzten.
Karlistek eta militarrek Irun-Oiartzunen eta Goierri aldean gogortu zuten erasoa, eta iraila arte eutsi zioten errepublikaren aldeko indarrek (1936ko irailaren 5a, Irungo galera). Azaroan geratu zen Gipuzkoa osoa militarren esku.
Francoren garaian (1936-1976), diktaduraren aurkako herrialde kartsuenetakoa izan zen Gipuzkoa, eta mugimendu abertzale guztiz indartsua gorpuztu zen urte haietan. 1979ko erreferendumaren ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako bat da Gipuzkoa.
Sei unibertsitateren sorrera XX. mendeko bukaeran
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Gipuzkoan unibertsitate-ikasketak sei erakunde hauetan egin daitezke: EHUko Gipuzkoako campusa, Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusa, Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa Donostian, UHUNi atxikitako Euskal Bergarako ikastetxea eta Udako Euskal Unibertsitatearen GOI institutua. Unibertsitate-mailako hezkuntzaren garapen azkarra XX. mendeko bigarren erdian gertatu zen. Erraz ikus daiteke hori denbora-lerro honetan, indarren dauden sei unibertsitateak frankismo garaiaren azken urteetan edo hurrengo 25 urteetan sortu ziren 1967 eta 2002 urteen artean. Gipuzkoan 2022-23 ikasturtean 3.304 ikaslek bukatu zuten graduko ikasketak, horien artean % 54 emakumeak ziren (1866 emakume eta 1438 gizon).[98] Gaur egun herritar asko ikasten du unibertsitatean, baina ez da horrela izan historian zehar. Oñatiko Unibertsitatea 1545etik 1901eraino, eta Bergarako Errege Mintegia 1776tik 1930era aurrekari garrantzitsuak izan ziren; baina unibertsitateko hezkuntzaren zabalkuntza handia XX. mendean gertatu zen.

Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Epipaleolitoa eta Mesolitoa maiz sinonimo gisa erabiltzen dira, eta beste eremu batzuetan esanahi desberdina dute. Sarri, [./Azil_aldi Azil aldiaren] sinonimotzat jotzen da Euskal Herriaren kasuan. Gaiaren inguruan sakontzeko irakurri [./Epipaleolitoa#Epipaleolitoa,_Mesolitoa_eta_terminologiaren_nahasmena Epipaleolitoa#Epipaleolitoa,_Mesolitoa_eta_terminologiaren_nahasmena]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ de-la-Rúa, Concepción; Altuna, Jesús; Hervella, Monserrat; Kinsley, Leslie; Grün, Rainer. (2016-04-01). «Direct U-series analysis of the Lezetxiki humerus reveals a Middle Pleistocene age for human remains in the Basque Country (northern Iberia)» Journal of Human Evolution 93: 109–119. doi:. ISSN 0047-2484. (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ (Ingelesez) Arrizabalaga, Alvaro; Rios-Garaizar, Joseba. (2012-12-01). «The First Human Occupation of the Basque Crossroads» Journal of World Prehistory 25 (3): 157–181. doi:. ISSN 1573-7802. (kontsulta data: 2025-03-23).
- 1 2 (Ingelesez) Arrizabalaga, Alvaro; Rios-Garaizar, Joseba. (2012-12-01). «The First Human Occupation of the Basque Crossroads» Journal of World Prehistory 25 (3): 157–181. doi:. ISSN 1573-7802. (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Villaluenga Martínez, Aritza. (2013). La evaluación de los úrsidos en medios karsticos de la Cornisa Cantábrica. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 82-84 or. .
- ↑ (Gaztelaniaz) Arrizabalaga, A.; Iriarte, M. J.. (2011). «Ocupaciones del Paleolítico inferior y superior en Irikaitz (Zestoa, País Vasco, España). Deconstrucción de un yacimiento arqueológico del Pleistoceno en el extremo oriental de la Región Cantábrica» Cuaternario y Geomorfología: 105–119. ISSN 2695-8589. (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ (Ingelesez) A. Arrizabalaga; M. J. Iriarte; M. Ruiz Alonso. (2003). EL YACIMIENTO ARQUEOLÓGICO DE IRIKAITZ (ZESTOA, PAÍS VASCO). CONTEXTUALIZACIÓN ARQUEOBOTÁNICA Y EN EL MARCO DEL PALEOLÍTICO INFERIOR VASCO The archaeological site of Irikaitz (Zestoa, Basque Country). Archaeobotanical contextualization and in the Basque Lower Palaeolithic framework. doi:. (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 98-100 or. .
- ↑ Arrizabalaga, Alvaro; Tarriño, Andoni. (2010). Caracterización de los recursos líticos utilizados en el yacimiento paleolítico de Irikaitz (Zestoa, Gipuzkoa). Un nuevo recurso mineral: La vulcanita. , 91-97 or..
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 102 or. .
- ↑ (Ingelesez) López-Onaindia, Diego; Lozano, Marina; Gómez-Robles, Aida; Arrizabalaga, Alvaro; Subirà, M. Eulàlia. (2023). «Neanderthal teeth from Lezetxiki (Arrasate, Iberian Peninsula): New insights and reassessment» American Journal of Biological Anthropology 180 (4): 745–760. doi:. ISSN 2692-7691. (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Galarraga Aiestaran, Ana. (2023-02-07). «Lezetxikin neandertalak oso berandura arte bizi izan zirela baieztatu dute» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 114-118 or. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Arkeoikuska: Investigación arqueológica. Nº. 2004, 2004» Dialnet (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Rios-garaizar, Joseba. (2010-07-14). Organización económica de las sociedades neandertales: el caso del nivel VII de Amalda (Zestoa, Gipuzkoa). ISSN 0514-7336. (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Naiz. (2024-05-27). «Amalda III aro neandertaleko aztarnategiaren garrantzia azaleratu du ikerketa berri batek» naiz: (kontsulta data: 2025-03-21).
- ↑ Rios-Garaizar, Joseba; Sánchez-Romero, Laura; Arriolabengoa, Martín; Benito-Calvo, Alfonso; Expósito, Isabel; Del Val, Miren; Karambaglidis, Theodoros; Marín-Arroyo, Ana B. et al.. (2024-06-01). «MIS5-MIS3 Neanderthal occupations at Amalda III cave (Northern Iberian Peninsula)» Quaternary Science Reviews 333: 108666. doi:. ISSN 0277-3791. (kontsulta data: 2025-03-21).
- ↑ Ana, Galarraga Aiestaran. (2024-05-02). «Amalda III kobazuloko neandertalen bilakaera, ingurumenari lotuta» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2025-03-21).
- 1 2 Arrizabalaga & Iriarte 2011, 120 or. .
- ↑ Arrizabalaga 2011, 153-154 or. .
- 1 2 Arrizabalaga, Alvaro; Altuna, Jesús; Areso, Pablo; Elorza, Mikel; García, Marcos; Iriarte, María J.; Mariezkurrena, Koro; Mujika, Josean et al.. (2003-06). «The Initial Upper Paleolithic in Northern Iberia: New Evidence from Labeko Koba» Current Anthropology 44 (3): 413–421. doi:. ISSN 0011-3204. (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Roa Zubia, Guillermo. (2002-12-01). «Lezetxiki eta arbasoen arbasoak» Elhuyar aldizkaria (kontsulta data: 2025-03-21).
- ↑ Sáenz de Buruaga Blázquez, Andoni. (2006). «Cueva de Aldatxarren (Mendaro): II Campaña» Arkeoikuska: Investigación arqueológica (2006): 168–175. ISSN 0213-8921. (kontsulta data: 2025-03-21).
- ↑ Rios-Garaizar, Joseba; Arrizabalaga, Alvaro; Villaluenga, Aritza. (2012-09-01). «Haltes de chasse du Châtelperronien de la Péninsule Ibérique : Labeko Koba et Ekain (Pays Basque Péninsulaire)» L'Anthropologie 116 (4): 532–549. doi:. ISSN 0003-5521. (kontsulta data: 2025-03-21).
- ↑ Rios Garaizar, Joseba. (2011). «El nivel IXb de Ekain (Deba, Gipuzkoa, Región Cantábrica): Una ocupación efímera del Auriñaciense Antiguo» Munibe Antropologia-Arkeologia 62: 87-100..
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 157 or. .
- ↑ Tapia Sagarna, Jesús; Arrizabalaga Valbuena, Álvaro; Iriarte Chiapusso, María José; Calvo Martínez de Guereñu, Aitor. (2009). «El campamento gravetiense de Ametzagaina (Donostia, País Vasco): un avance a su estudio arqueológico» Munibe Antropologia - Arkeologia (60): 99–115. ISSN 1132-2217. (kontsulta data: 2025-03-21).
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 159-160 or. .
- ↑ Leroi-Gourhan, André. (1976). «Sur les aspects socio-économiques de l'art paléolithique» Collection IDERIC 7 (1): 164–168. (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 203-204 or. .
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 212-217 or. .
- ↑ (Ingelesez) Entre el Cantábrico y los Pirineos : el conjunto de Altxerri en el contexto de la actividad gráfica magdaleniense. 2014-07-24 (kontsulta data: 2025-03-22).
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 205 or. .
- ↑ Iriarte Chiapusso, María José; Arrizabalaga Valbuena, Álvaro. (2003). «El bosque en el Pais Vasco prehistórico» Cuadernos de la Sociedad Española de Ciencias Forestales (16): 85–90. ISSN 1575-2410. (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 259-271 or. .
- ↑ Aranzadi. «El enterramiento más antiguo del País Vasco» Aranzadi (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ Iriarte, M. J.; Arrizabalaga, A. (2005). La inhumación humana en conchero de J3 (Hondarribia, Guipuzkoa). in: III Congreso del Neolítico en la Península Ibérica. Santander: Universidad de Cantabria, 607-613 or..
- ↑ Basabe, J. M.. (1971). «Restos humanos del yacimiento de Marizulo» Munibe 23: 104-124..
- ↑ Torregaray Pagola, Elena; Aragón Ruano, Álvaro. (2017). Gipuzkoako historiaren sintesia. Diputación Foral de Guipúzcoa = Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 978-84-7907-777-8. (kontsulta data: 2025-03-20).
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 255 or. .
- ↑ Arrizabalaga & Iriarte 2011, 252-253 or. .
- ↑ Mujika & Edeso 2011.
- 1 2 Olalde, Íñigo. (2024). «El poblamiento de Vasconia: aportaciones pasadas y futuras del ADN antiguo» Entre el Ebro y el Garona: Espacios, sociedades y culturas durante la Prehistoria y la Antiguedad, 2024, ISBN 978-84-9082-657-7, págs. 399-429 (Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea): 399–429. ISBN 978-84-9082-657-7. (kontsulta data: 2025-03-27).
- ↑ Fernández-Eraso, Javier; Mujika-Alustiza, José Antonio; Zapata-Peña, Lydia; Iriarte-Chiapusso, María-José; Polo-Díaz, Ana; Castaños, Pedro; Tarriño-Vinagre, Antonio; Cardoso, Sergio et al.. (2015-04-07). «Beginnings, settlement and consolidation of the production economy in the Basque region» Quaternary International 364: 162–171. doi:. ISSN 1040-6182. (kontsulta data: 2025-03-23).
- ↑ Mujika & Edeso 2011, 124-127 or. .
- ↑ Zapata Peña, Lydia. (2005). «Difusión de la agricultura en la Península Ibérica» Actas del III Congreso del Neolítico en la Península Ibérica: Santander, 5 a 8 de octubre de 2003, 2005, ISBN 84-8102-975-0, págs. 103-114 (Instituto Internacional de Investigaciones Prehistóricas de Cantabria): 103–114. ISBN 978-84-8102-975-8. (kontsulta data: 2025-03-24).
- ↑ Peña-Chocarro, Leonor; Zapata, Lydia; Iriarte, Maria Jose; González Morales, Manuel; Straus, Lawrence Guy. (2005-04-01). «The oldest agriculture in northern Atlantic Spain: new evidence from El Mirón Cave (Ramales de la Victoria, Cantabria)» Journal of Archaeological Science 32 (4): 579–587. doi:. ISSN 0305-4403. (kontsulta data: 2025-03-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Almagro Gorbea, Martín. (1974). «Orfebrería del Bronce Final en la Península Ibérica. El tesoro de Abía de la Obispalía, la orfebrería tipo Villena y los cuencos de Axtroki» Trabajos de Prehistoria 31 (1): 39–100. ISSN 0082-5638..
- ↑ Prieto, Javier; Obaldia Undurraga, Jon; Martínez Velasco, Antxoka. (2018). «Poblados fortificados de la Edad del Hierro en Gipuzkoa (Deba): I Campaña» Arkeoikuska: Investigación arqueológica (2018): 471–472. ISSN 0213-8921. (kontsulta data: 2025-04-01).
- ↑ cc-by-sa lizentziarekin argitaratua: «Bertan 20 - Burdin aroko herri harresituak Gipuzkoan. Kapitulo 4: Aztarnategiak» bertan.gipuzkoakultura.net (kontsulta data: 2025-03-28).
- ↑ Peñalver & San Jose 2011, 91 or. .
- ↑ Peñalver & San Jose 2011, 86-87 or. .
- ↑ Narbarte Hernández, Josu; Rodríguez Lejarza, Ander; Santeramo, Riccardo; Quirós Castillo, Juan Antonio; Iriarte Avilés, Eneko. (2018). «Evidencias de ocupación antigua en núcleos rurales actualmente habitados: el proyecto arqueológico de Aizarna (Gipuzkoa)» Munibe Antropologia - Arkeologia (69): 239–256. ISSN 1132-2217. (kontsulta data: 2025-04-01).
- ↑ Peñalver & San Jose 2001, 87 or. .
- ↑ San José Santamarta, Sonia. (2003). «Altamira (Azkoitia)» Arkeoikuska: Investigación arqueológica (2003): 375–376. ISSN 0213-8921. (kontsulta data: 2025-03-31).
- ↑ Peñalver & San Jose 2011, 88 or. .
- ↑ Franco Pérez, Francisco Javier; Alberdi Lonbide, Xabier; Etxezarraga Ortuondo, Iosu; Larreina García, David. (2022). «Los hornos de reducción de hierro en las ferrerías de monte vascas entre la segunda Edad del Hierro y la Edad Media: Caracterizando una nueva tradición tecnológica» Kobie. Paleoantropología (39): 27–38. ISSN 0214-7971. (kontsulta data: 2025-03-31).
- ↑ Peñalver & San Jose 2011, 92-93 or. .
- ↑ Urteaga & Arce 2011, 18-20 or. .
- ↑ Urteaga, Mertxe. «El acueducto subterráneo, cuniculus, de Arditurri y otros modelos de drenaje y evacuación de aguas en el distrito minero romano de Oiasso (Gipuzkoa)» L’eau : usages, risques et représentations.
- ↑ Urteaga & Arce 2011, 89-93 or. .
- ↑ Torregarai 2017, 173 or. .
- 1 2 Urteaga & Arce 2011, 74 or. .
- ↑ Urteaga & Arce 2011, 75 or. .
- ↑ Tobalina-Pulido, Leticia; Campo, Alain. (2022-11-03). «Natural cave usage in the Late Roman Empire. Shelter in times of instability?» Munibe Antropologia-Arkeologia doi:. (kontsulta data: 2025-04-07).
- ↑ Urteaga & Arce 2011, 76 or. .
- ↑ Ad sedes propias redeuntes, Cantabriarum et Vardaliarum loca maritima crudelissime deproedatio sunt| Hidazio. Fontes Hispaniae Antiquae. IX, 74 or..
- ↑ Torregarai 2017, 179 or. .
- ↑ Torregarai 2017, 180 or. .
- ↑ «Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano. (edizio digitala eta kritikoa)» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-03-29).
- ↑ «Donemiliaga Kukulako Becerro Galicano. (edizio digitala eta kritikoa)» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-03-29).
- ↑ «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala. (Ikus 934 dataren ondoko oharra).» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-03-30).
- ↑ «Erdi Aroa Hondarribian» Hondarribia (kontsulta data: 2025-03-24).
- 1 2 Gipuzkoako historiaren sintesia. ISBN 9788479077778. PMC 1100401837. (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ Rodríguez, Carlos Larrínaga. (1999). Actividad económica y cambio estructural en San Sebastián durante la Restauración, 1875-1914. ISBN 9788471733627. (kontsulta data: 2019-05-08).
- 1 2 3 4 5 «Industria del papel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-08).
- 1 2 Zaldua, Iban. «Teknologia berrien harreraz: Papergintzaren hastapenak Hego Euskal Herrian (1755-1842) - Zientzia.eus» zientzia.eus (kontsulta data: 2019-05-08).
- 1 2 3 Castells Arteche, Luis, 1951-. (1987). Modernización y dińamica política en la sociedad guipuzcoana de la Restauración, 1876-1915. (1a ed. argitaraldia) Siglo Veintiuno de España Editores ISBN 843230591X. PMC 18069439. (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ «PAPELERA ESPAÑOLA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ Barcenilla, Miguel Angel. (1999). La pequeña Manchester: origen y consolidación de un núcleo industrial guipuzcoano, Errenteria (1845-1905). ISBN 9788479072704. (kontsulta data: 2019-05-08).
- 1 2 3 4 5 6 «TEJIDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ «Patrimonio Industrial - hiru» www.hiru.eus (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ «Aurkezpena - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (kontsulta data: 2019-05-08).
- 1 2 (Gaztelaniaz) BARCENILLA, Miguel Ángel. (1987). «La industrialización de una localidad guipuzcoana. El ejemplo de Renteria 1845-1905» Tokiko historiaz ikerketak = Estudios de historia local. Bilbo 1987 (Diputación foral de Bizkaia - Eusko Ikaskuntza): 195–204. ISBN 9788486240530. (kontsulta data: 2019-05-08).[Betiko hautsitako esteka]
- 1 2 3 «Metalurgia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Patricio Echeverría el empresario que construyó un pueblo. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (kontsulta data: 2019-05-08).
- 1 2 «Armagintza — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ Luengo Teixidor, Félix.. (D.L. 1960). Crecimiento económico y cambio social, Guipuzcoa 1917-1923. Departamento de Historia Contemporánea, Universidad del País Vasco ISBN 8460073742. PMC 434384076. (kontsulta data: 2019-05-08).
- 1 2 «Construcción Naval en el País Vasco - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-09).
- ↑ Francisco Querejeta e Hijos | ZIIZ. (kontsulta data: 2019-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia de ABB» new.abb.com (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ «Bizikleta biraderen forjariak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ «Sarraigileak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-08).
- ↑ «LA IBÉRICA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Errenteria, la villa más galletera» El Diario Vasco 2009-07-11 (kontsulta data: 2019-05-09).
- ↑ «AÑORGA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-05-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Erakusketa Iraunkorra » Museum Cemento Rezola. (kontsulta data: 2019-05-11).
- ↑ EUSTAT. (2023). Euskal AEko unibertsitateetan graduko ikasketak amaitu dituzten ikasleak, ikasketa-adarraren eta titulazioaren arabera, lurralde historikoari eta sexuari jarraiki. 2022/23. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrizabalaga, Álvaro; Iriarte, María José. (2011). Ehiztari-biltzaileak Gipuzkoako Historiaurrean = Los grupos de cazadores-recolectores en la Prehistoria de Gipuzkoa. Arkeologia 0.1. Gipuzkoako Foru Aldundia = Diputación Foral de Guipúzcoa ISBN 978-84-7907-666-5. (kontsulta data: 2025-03-20).
- Mujika, José Antonio; Edeso, José Miguel. Lehenengo nekazari-abeltzainak Gipuzkoan. Neolitotik Burdin Arora. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 9788479076672..
- Peñalver, Xabier; San Jose, Sonia. (2011). Burdin Aroa Gipuzkoan. Arkeologia 0.3. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 978-84-7907-668-9. (kontsulta data: 2025-03-28).
- Torregarai, Elena. (2017). Erroma Gipuzkoan (K.a. I.- K.o. V.). in: Gipuzkoako historiaren sintesia. ISBN 9788479077778..
- Urteaga, Mertxe; Arce, Javier. (2011). Erromatar Arkeologia Gipuzkoan. Arkeologia 0.4. Gipuzkoako Foru Aldundia ISBN 978-84-7907-669-6. (kontsulta data: 2025-03-28).


