Ezponda (ingeniaritza)

Ezponda esaten zaio altuera desberdina duten bi lur mailen artean dagoen lurrezko edo harrizko maldari.[1] Beste definizio baten arabera, aldapan dagoen lurzatia da; bereziki, harresi baten behealdean, edo bide edo ubide baten ertzean gertatzen dena, edo lurrak beherantz lerra ez daitezen harriz-edo egiten dena.[2]
Gizakiak egindakoen kasuan, bi eratakoak izan daitezke sortu dien teknikaren arabera: lubeta modukoak, harri eta lurra bilduz eta zanpatuz eraikitzen direna (fill slope, betetako ezponda), eta hondeaketa bidez mendian egiten dena (cut slope, moztutako ezponda).[3][4]

Ingeneritzak oso ohikoak dira, adibdez, bide hertzeetan egiten direnak, horma edo harresiei eusteko egindakoak, eta abar.
Edozein ezpondaren profila triangelu angeluzuzen batez osatzen da. Triangelu horren alde nagusiak, angelu zuzenaren aurkakoak, ezpondaren makurdura edo aldapa da. Altuera oinarria adinakoa edo handiagoa denean, eskarpa esaten zaio, eta hori, adibidez, harresi baten estaldurarako egokia da; aldiz, altuera oinarria baino txikiagoa denean, berez, glacis esaten zaio.

Lurrak harritsuak badira eta ondo lotzen badira, ezponda perpendikularra baino txikiagoa izango da; baina lurra hareatsua edo trinkotasun gutxikoa bada, perpendikularra edo altuera oinarria baino txikiagoa izango da.
Ezponda mota zehatzagoa da kontinente-ezponda
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diccionario militar español-francés, Federico Moretti, 1828
- ↑ (Gaztelaniaz) vestaliablog. (2022-08-22). «Qué es un talud y para qué sirve» Vestalia (kontsulta data: 2025-06-26).
- ↑ «EH - Bilaketa - Bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-06-26).
- ↑ «Estudios descriptivos» www.uv.es (kontsulta data: 2025-06-26).
- ↑ «Chapter 2 | 2.6 Understanding Technical Concepts and Terminology» www.nativerevegetation.org (kontsulta data: 2025-06-26).
