Eunuko


Eunukoa zikiratua izan den gizona da, bereziki haurtzaroan edo nerabezaroan bere garapen hormonal eta sexuala eragoztearren. Eunukoak esklabo eta morroi gisa erabili izan dira historian, bereziki goi agintarientzat, beraien gorputz biluziak ikusi edo ukitu behar zituzten lanetarako (bainatzean, adibidez) nahiz eamkumeak eta harenak zaintzeko.[1] Beste kultura batzuetan zeregin erlijioak ere bazituzten. Hainbat herrialdetan (juduen artean, Txinan, Turkian, etab.) erregeren gortean emakumezkoen gelak zaintzeko ardura zuen ofiziala zen.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eunukoen lehen aipamena Lagash hirian da, Babiloniako zibilizazioaren garai gorenean. Eunukoak jauregiei lotuta zeuden, baina ondorengo mendeetan ere bertan jarraitu zuten, batez ere musulman jaunen haremaren zaindari gisa. Dimentsio honetan egin dira ospetsu eta fikziozko lanetan sarritan protagonista gisa agertu dira, baina antzinatean haien funtzioak askoz konplexuagoak ziren eta askotan paper politiko garrantzitsua betetzen zuten, errege-funtzionario gisa, adibidez, Bizantziar Inperioan.
Txinan, eunuko izatea enperadorea zerbitzatzeko baldintza bat zen, ziurrenik erregearentzat dinastia arerioak sortzea saihesteko.[3] Erromatar Inperioan zerbitzarien hierarkia bat ere osatzen zuten.
Historikoki, bestetik, kastrazioak arrazoi erlijiosoengatik ere eman dira, hala nola Zibele jainkosaren kultuetan (batez ere galiarren artean),[4] Origenesen autokastrazioan, Errusiako Skoptzy sektaren kultuan edo Hego Asiako Hijra.[5]
Musika erlijiosoaren esparruan, adinak eragindako aldaketa gertatu aurretik haurrak zikiratu izaten ziren, horrela, mutilek haurtzaroko ahots zorrotza mantentzeko. Krastrazioak Erdi Arotik praktikatu ziren ahots zuriko abesbatzak mantentzeko.
Eunukoaren irudia ia desagertu egin da bizitza modernoan. Istripu eta sindrome psikiatrikoengatik izan ezik, eunuko bihurtzeko nahia eragiten duten faktoreak norberaren sexu-identitatea ez onartzeagatik edo drogen kontsumoagatik izaten dira.[6]
Eunuko ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cai Lun, paperaren asmatzailea.
- Bagoas, Artaxerxes III.a Okoren laguntzailea.
- Eutropio
- Origenes, teologo kristaua.
- Potino Eunukoa, Ponpeiori burua moztu zion.
- Zheng He, esploratzaile eta nabegatzaile txinatarra.
- Teofilakto, Bizantziar Inperioko enperadorekide izan zen
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Fundazioa, Elhuyar. «eunuko» Elhuyar Hiztegia (kontsulta data: 2026-01-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808. «eunuko» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-01-11).
- ↑ Chinese Eunuchs: The Structure of Intimate Politics, Charles A.Pomeroy, Tokyo 1970.
- ↑ Hester, J. David (2005), Eunuchs and the Postgender Jesus: Matthew 19:12 and Transgressive Sexualities. Journal for the Study of the New Testament, volum 28, nº. 1, 13-40 (2005)
- ↑ https://www.lacasamundo.com/2013/09/los-eunucos-de-la-india-hijras-el.html
- ↑ Stroch D. : Self-castration. Letter to the Editor. JAMA, 1901; 36 : 270.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Eunukoei buruzko bideoa.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
