Bandidas
| Bandidas | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2006 |
| Izenburua | Bandidas |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa gaztelania |
| Jatorrizko herrialdea | Frantzia eta Ameriketako Estatu Batuak |
| Banatze bidea | eskatu ahalako bideo eta DVD |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | lapurreta filma, female buddy film (en) |
| Iraupena | 93 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Mexiko |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Joachim Rønning Espen Sandberg |
| Gidoigilea(k) | Luc Besson Robert Mark Kamen (en) |
| Antzezlea(k) | |
| Ekoizpena | |
| Ekoizlea | Luc Besson |
| Konpainia ekoizlea | 20th Century Fox |
| Edizioa | Frédéric Thoraval |
| Bestelako lanak | |
| Musikagilea | Éric Serra |
| Argazki-zuzendaria | Thierry Arbogast |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Bandidas, euskaraz: «Bidelapurrak», 2006ko Joachim Rønning norvegiarrak zuzendutako western film bat da. Luc Besson frantziarrak ekoitzi eta idatzi zuen. Salma Hayek, Penélope Cruz, Steve Zahn, Sam Shepard, Dwight Yoakam eta Ismael 'East' Carlo aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1880, Mexiko, Sara Sandoval (Salma Hayek) mexikar aristokrata eder eta harro bat da, Europan hezitua eta bizimodu erosoa eta lasaia duen pribilegioduna, ezeren faltarik gabe. Aldiz, maila sozialen bestaldean María Álvarez dago (Penélope Cruz), izaera sutsua eta errebeldea duen nekazari baten alaba ederra. Eskala sozial ezberdinetakoak izanik egoera arrunt batean beren bideak ez ziten inoiz elkar gurutzatuko.
Baina burdinbideko enpresari diruzale batzuentzat lan egiten duten soldatapeko pistolari batzuk bere familien lursailak ohostu, senideak erasotu eta erailtzean patuak bi emakumeak elkartu ditu. Gaizkile taldearen buruzagia Tyler Jackson (Dwight Yoakam) kapitain erosko eta ederra da. Beharrak bultzaturik, María eta Sarak gogo txarrez gaizkileez mendekatzeko asmoz bien arteko aliantza bat osatuko dute. Haiei aurre egitea erabakita, une berean Legeak atzetik jarraika dituen iheslariak eta banku lapurrak bilakatuko dira.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salma Hayek: Sara Sandoval
- Penélope Cruz: María Álvarez
- Steve Zahn: Quentin Cooke
- Dwight Yoakam: Tyler Jackson
- Denis Arndt: Ashe
- Audra Blaser: Clarissa Ashe
- Sam Shepard: Bill Buck
- Ismael 'East' Carlo: Don Diego Sandoval
- Carlos Cervantes: Pedro
- Joseph D. Reitman: Erregulatzailea
- Jose Maria Negri: Padre Pablo
- Edgar Vivar: Bankuaren zuzendaria
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2006ko filmak
- Joachim Rønningek zuzendutako filmak
- Espen Sandbergek zuzendutako filmak
- Luc Bessonek idatzitako filmak
- Penélope Cruzek antzeztutako filmak
- Salma Hayekek antzeztutako filmak
- Steve Zahnek antzeztutako filmak
- Dwight Yoakamek antzeztutako filmak
- Sam Shepardek antzeztutako filmak
- Denis Arndtek antzeztutako filmak
- Luc Bessonek ekoitzitako filmak
- 20th Century Foxek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Frantziako filmak
- Mexikoko filmak
- Western filmak
- Umorezko ekintza filmak
- Mendekuari buruzko filmak
- Banku lapurreta filmak
- Mexikar-estatubatuarrei buruzko filmak
- Mexikon girotutako filmak
- 1880an girotutako filmak
