BAP!!
| BAP!! | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Andoain (Gipuzkoa) |
| Musika mota | Hardcore punk |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 1984 - 1996 |
| Produkzioa | |
| Diskoetxea(k) | Basati Diskak Esan Ozenki |
| Taldekideak | |
| Eneko Abrego Jomes Drake Mikel Abrego (1989-1996) | |
| Lehengo taldekideak | |
| Txampi (1984-1989) Andreu | |
| Informazio gehigarria | |
BAP!! (Babarruna ta aza popularra!!) 1984. urtean Andoainen (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Taldea 1996an desegin zen.[1]
Taldekideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eneko Abrego (kanlaria)
- Drake (baxua eta gitarra)
- Jomes (gitarra)
- Andreu (baxua)
- Txanpi (bateria)
- Mikel Abrego (bateria)
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldea Andoainen (Gipuzkoa, Euskal Herria) sortu zuten 1984an Eneko Abregok, Andreuk, Drakek eta Txanpik, instrumentuak jotzen abilidade gutxi zutela. Euskal Herrian, hardcore punka lantzen hasi ziren lehen taldeetako bat izan ziren. Bad Brains taldearen eragina izan zuten beren ibilbidean.
1986an, lehen maketa grabatu zuten, Babarruna ta Aza Popularra!! izenekoa: kontzertuetan saltzen hasi ziren eta, haren ondoren, lehen lau kanta ofizialak grabatu zituzten Condenados a luchar (Discos Suicidas) bilduma-diskorako, Zer bizio, Porkeria T, Ultimatum, M.C.D. eta Danba taldeekin.
1988an, lehen diskoa kaleratu zuten (Bidehuts eta Etxehuts) Basati Diskaken laguntzaz. Hura grabatu ostean, Txanpik eta Andreuk taldea utzi eta haien ordez Mikel Abrego (Enekoren anaia) eta Jomes sartu zirenean, taldekide batzuek instrumentuak aldatu zituzten: Drakek gitarra utzi eta baxua hartu zuen eta Jomes gitarraz arduratu. Laukote horrek Zuria beltzez diskoa kaleratu zuten: inflexio puntua izan zen taldearentzat, kanten soinua eta erritmoak biziki aldatu baitziren.
Hirugarren lana 1994an kaleratu zen, Lehertzeko garaia izenarekin. Diskoetxez aldatu eta Esan Ozenkik kaleratu zien. Kritikari askoren ustez, haien diskorik onena da, bai hitzen aldetik eta baita doinu eta erritmo aldetik ere, gero eta hobeto jotzen baitzuten.
1996an, taldea desegin zen, bere ibilbidea laburbiltzen duen ...ta bestela ondo? bideoarekin. Bertan, bideoklipak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuen irudiak azaltzen dira. Taldearen azken kontzertua Andoaingo Gaztetxe zaharrean izan zen. BAP!!-eko kideak beti ibili ziren gaztetxe horri lotuta. Kontzertu hura CD eta DVD formatuetan kaleratu zuen Metakek.
Gaur egun, BAP!!-eko kideek Anari eta Inoren Ero Ni taldeetan segitzen dute jotzen.[2]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Babarruna ta Aza Popularra (autoekoizpena, 1986). Kasetean editaturiko maketa. BAZEN DVDan birmasterizatua azaltzen dena.
- Bidehuts eta Etxehuts (Basati diskak, 1988). LP formatuan.
- Zuria beltzez (Basati Diskak, 1992). LP eta CD formatuetan.
- Lehertzeko Garaia (Esan Ozenki, 1994). LP eta CD formatuetan.
- Bazen (Metak, 2003) CD DVDarekin. DVDan, Andoaingo Gaztetxeko azken kontzertua ageri da. Horrez gain ...ta bestela ondo? VHS-a eta Bapman izeneko Batmaen parodia bat (Esan Ozenkiren Hitz Egin bideoan azaltzen dena).
Zuria beltzez eta Bidehuts eta Etxehuts diskoak Esan Ozenkik berrargitaratu zituen CD formatoan (1996).
Beste hainbat talderekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Condenados a luchar (Discos Suicidas, 1986). Bilduma diskoa, Danba, Ultimatum, M.C.D., Porkeria T eta Zer Bizio? taldeekin. Bertan lau kanta agertu zituzten: Plastikozko janariak, Tortura NO, Euskal Polizia eta Palabras de engaño.
Bildumetako partehartzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Juventud engañada» Rock Anti-Milin.
- «Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak» Txerokee, Mikel Laboaren Kantak (Elkar, 1990)
- «Beste aldean» Esan Ozenki 1991-94 (Esan Ozenki, 1995).
- «HIES» Independentzia 5 Urtez (Esan Ozenki, 1996).
- «Teknifikatu gabeko bizi amasak» Independentzia 10 Urtez (Esan Ozenki, 2001).
- «Piztiekin», AHT-aren aurkako CD batean.
Bideoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ...Ta Bestela Ondo? (Esan Ozenki, 1996). VHS.
- Bazen (Metak, 2003) CD DVD-arekin. DVDan, Andoaingo Gaztetxeko azken kontzertua ageri da. Honez gain ...ta bestela ondo? VHS-a eta Bapman izeneko Batmaen parodia bat (Esan Ozenkiren Hitz Egin bideoan azaltzen dena).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Bap!!. (kontsulta data: 2017-03-23).
- ↑ Inoren Ero Ni. (kontsulta data: 2017-03-23).
