close
Edukira joan

Angliru

Wikipedia, Entziklopedia askea
Angliru
BERJAYA
Geografia
Altuera1.570 m
MendikateaKantauriar mendikatea
LurraldeaRiosa
Mapa

Angliru (asturieraz: l'Angliru) Espainiako Asturias autonomia erkidegoan dagoen mendate bat da. Larre eta abere askeen kokalekua da, berez bertan kokatuta dagoen Angliru aintziraren izen berbera darama. Aramo mendilerroaren bihotzean dago, Riosa udalerriaren lursailen barnean. Itsas mailatik 1.570 metrotara dago.

Txirrindularitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an Espainiako Vueltako etapa bat bertan amaitu zenetik mundu mailan ospea bereganatu izan du, batez ere igoera latza duelako, gune batzuetan gehienezko %23,5-eko maldak dituelarik, honek mundu osoko mendate zailenen artean sailkatzen du (aurretik 1997an helburu honetarako Riosako Udalak mendi errepide hau konpondu eta asfaltatu egin zuen).

Espainiako Vueltako Angliru etapako garaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Txapelduna Herrialdea
1999ko Espainiako VueltaJosé María JiménezBERJAYA Espainia
2000ko Espainiako VueltaGilberto SimoniBERJAYA Italia
2002ko Espainiako VueltaRoberto HerasBERJAYA Espainia
2008ko Espainiako VueltaAlberto ContadorBERJAYA Espainia

Angliru zenbakitan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Garaiera: 1.570 metro
  • Luzera: 13,1 km
  • Desnibela: 1.255 metro
  • Batez besteko malda: %10,13
  • Gehienezko malda: %23,6 (Mortirolo mitikoak %18a du)
  • Esfortzu maila: 328
  • Denbora gutxi gorabehera: 122 minutu
  • Hasiera (6. km-a):
  • Les Cabanes (7. km-a): %20
  • Llagos (8,5 km-a): %12,5
  • Los Picones (km 9,5): 18%
  • Cobayos (10,2 km-a): %17
  • La Cueña Les Cabres (10,8 km-a): %23,6
  • El Aviru (11,5 km-a): %20

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]