close
Edukira joan

Hitzaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
BERJAYA
Zizeron hizlari erromatarrak Erromako Senatuan hitz egiten du. Cicero Denounces Catiline (1889), Cesare Maccariren freskoa.
BERJAYA
Hitzaldi bat diapositiba aurkezpenarekin.

Goiko mahaiaren atzean eserita daudenak hizlari edo aurkezle ibiliko dira. Beheko jarlekuetan eserita daudenak entzuleak dira.

Hitzaldi edo mintzaldia pertsona bat, hizlari izenekoa[1], beste pertsona batzuen aurrean egiten den agerpena da, haiei gai bati buruzko informazioa, iritziak eta gogoetak hitzez plazaratzeko.[2] Hitzaldi berean hizlari bat baino gehiago izan daitezke.

Hizlaria hitz egiten hasi baino lehenago haren aurkezpena egiten da gehienetan antolatzaile baten aldetik. Diskurtsoaren helburuak ilustratu beharreko gaiaren araberakoak dira, baina, eskuarki, publiko bati irakasteko, konbentzitzeko edo entretenitzeko nahaste bat dira, horretarako ikuspegi eta teknika desberdinak erabiliz. Bukaeran, galdera txanda bat zabaldu ohi da, non hizlariak entzuleen galderei erantzuten dien.

Antzinate klasikoaren jatorrian, Grezian eta Erroman ezagutza eremu bezala garatu zen, pentsalari nabarmenek erretorikaren erdigunetzat hartuz.[3] Gaur egun, komunikabide digitalen ondorioz erabilera eta azaltzeko erak aldatu egin dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Joxerra, GARZIA. (2008). Jendaurrean hizlari. Alberdania ISBN 978-84-9868-009-6..
  2. «hitzaldi - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (kontsulta data: 2026-06-16).
  3. «El discurso oral - LIEC (Lee, Investiga, Escribe y Comunica)» liec.dgb.unam.mx (kontsulta data: 2026-06-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.