Ricardo Díez-Hochleitner
Ricardo Díez-Hochleitner (Bilbo, 1928ko abuztuaren 11 – Madril, 2020ko apirilaren 1a) bizkaitar kimikari, legegizon eta ingeniaria izan zen. Kolonbian lan egin zuen. UNESCOko aholku-biltzarraren kidea (1970-1976) eta Erromako Klubeko ohorezko presidentea (1990–2000) izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Salamancako Unibertsitatean Zuzenbideko eta Kimikako lizentziak lortu zituen. Karlsruhe (Alemania) hiriko Goi Eskola Teknikoan Ingeniaritza ikasketak egin zituen, eta Washingtongo Georgetown Unibertsitatean Enpresa Administraziokoak.
Kolonbian Lehen Bost Urteko Hezkuntza Plana zuzendu ondoren, Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) enplegatu izendatu zuten 1957. urtean. Handik urtebetera, Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeko (UNESCO) kide eginda, hezkuntzaren inguruan garrantzi handiko lanak egin zituen. Espainiako estatuan ere kargu ugari zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
