Never Flinch
| Never Flinch | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Stephen King |
| Argitaratze-data | 2025 |
| Izenburua | Never Flinch |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | polizia generoa |
| Hizkuntza | ingelesa |
| Fikzioa | |
ikusi
| |
| Historia | |
| Nominazioak | |
Never Flinch, euskaraz: «Inoiz Ez Atzera Egin», Stephen King idazlearen eleberri bat da. 2025eko maiatzaren 27an Scribner argitaletxean argitaratu zuen.
Holly Gibney pertsonaia nagusia da, aurreko Mr. Mercedes (2014), Finders Keepers (2015), End of Watch (2016), The Outsider (2018), If It Bleeds (2020), and Holly (2023) eleberrien protagonista ere izana.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Buckeye Hiriko Polizia Departamenduak beharrezkoa ez zen heriotz bat pekatzeko «hamairu errugabe eta errudun bat» hiltzeko asmoa duen norbaiten gutuna jasotzean Izzy Jaynes polizia detektibeak ez du honi buruz zer pentsatu jakingo. Mendeku gisa hamalau pertsona erail behar al ditu? Kezkaturik, Holly Gibneyri laguntza eskatuko dio.
Bitartean, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea den Kate McKay hitzaldi bira batean diardu, jarraitzaileak nahiz aurkariak erakarriz. Norbait haren mezuaren aurka sutsuki agertu eta haren ekitaldiak erasotuko ditu, eta inor zauritua gertatu ez arren, jazartzailea bere erasoetan gero eta ausartagoa agertuko da, hortaz Katek bere burua babesteko Holly Gibney kontratatuko du.
