Miren Ibarguren
| Miren Ibarguren | |
|---|---|
(2016) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Miren Ibarguren Agudo |
| Jaiotza | Donostia, 1980ko maiatzaren 23a (45 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Alberto Caballero |
| Bikotekidea(k) | |
| Familia | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zinema aktorea |
| miren-ibarguren.com | |
Miren Ibarguren Agudo (Donostia, Gipuzkoa, 1980ko maiatzaren 23a) aktorea da. Jose Maria Ibarguren eta Juana Agudoren alaba da eta bi neba ditu. Txikitatik erakutsi zuen antzezpenarekiko afizioa, interes hori nerabezaroan esnatu zen eta 14 urterekin aktore prestakuntza hastera eraman zuen.
Txikitan, herriko antzezlanetan parte hartu zuen, eta horrek mundu eszenikoarekiko zuen bokazioa sendotu zuen. Ama-hizkuntza gaztelania du, baina euskara ere menderatzen du, eta horri esker naturaltasunez parte hartu ahal izan zuen euskal telebistaren esparruan. Bi hizkuntzetako testuak interpretatuz sendotu zituen bere lehen ikasketak, eta horrek hainbat aukera eman zizkion, baita kultura-baliabide sendoa ere.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nagusiki komediako aktorea da. Beste euskal aktore askok bezala, bere ibilbide profesionala Euskal Telebistako Goenkale telesailean hasi zuen Maria Luisa Galardi pertsonai nagusiaren Idoia zerbitzariaren rolean.
Gerora, telebistan egin duen ibilbide luzean, Antena 3 telebista kateko A tortas con la vida eta Aquí no hay quien viva telesail arrakastatsuan ere agertu zen. Movistar+ plataformako Arde Madrid edota Supernormal bezalako telesailetan parte hartu du. Dena den Telecinco kateko Escenas de Matrimonio eta Aída telesailetan egindako lanagatik da ezaguna batez ere. Telesailean pertsonaia nagusi gisa sartu zen Carmen Machi joan baino kapitulu batzuk lehenago Soraya alaba galduaren papera eginez.
2014ko uztailean, Telecinco kateko Anclados telesailean parte hartu zuen Margarita "Marga" Santaella sortu zuen, telesaila garatzen den kruzeroaren zuzendaria.
2015eko urrian, La que se avecina de Telecinco telesailaren bederatzigarren denboraldiko aktore nagusi izango zela iragarri zen. Telesailean, Yolanda Morcilloren papera egiten du, josteko tailer propioa duen jostun batena.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007an hasi zen zineman lanean, Emilio Martínez Lazaroren Las trece rosas filmean, Espainiako Gerra Zibila bukatu eta gutxira hil zituzten 13 emakumeen benetako historian oinarrituta.[1]
2011n ¿Estás ahi? komedian parte hartu zuen. Filma Javier Daulteren antzezlanean oinarrituta dago, Roberto Santiagok zuzendu zuen eta Gorka Otxoa du protagonista.[2]
2017an Netflix plataformako Fe de etarras komediaren protagonista izan zen, Julian Lopez, Javier Cámara eta Gorka Otxoa aktoreekin batera.[3]
2019an Carlos Theronen Lo dejo cuando quiero filmeko protagonista izan zen, David Verdaguer, Ernesto Sevilla, Carlos Santos eta Cristina Castaño aktoreekin batera.[4]
2018an, zuzendari berarekin lan egin zuen Operación Camarón filmean, zuzendari berarekin, baina filma 2021eko ekainean estreinatu zuten, COVID-19 pandemiaren ondorioz.[5]
2021eko abenduan, Dani de la Orden zuzendariaren Mamá o papá komedia protagonizatu zuen Paco León aktorearekin batera.[6]
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ean Lotsa gabe antzeslanean parte hartu zuen: Hainbat neska-mutilek sexuari buruz dihardute buruan duten mila galderak botatzen dizkiote publikoari, beraiekin batera erantzuten saiatzeko[7]
2002an umeeik zuzendutako Kokoroko ikuskizunean parte hartu zuen: Bi oiloen abenturak kontatzen dira. Arraultza-oskoletik atera berri dira eta mundua ezagutzeko bidean daude.[8]
2003an Jose Ignazio Ansorenak idatzitako ipuin batean oinarritutako Gloria antzeslanean parte hartu zuen: Hiriko parke batean, Gloria Fuertes poetaren estatuaren inguruko lore, animalia eta haurrak kantari hasten dira, horien artean, Peru, Down sindromedun mutiko aurreratua. [9]
2008an Mi primera vez izeneko antzezlanean parte hartu zuen. Blogak guztiontzat ohikoak izan baino hamarkada bat lehenago, webgune bat sortu zen "lehen aldia" anonimoki kontatzeko. Web orri honetan oinarrituz, “My first time” antzezlana estreinatu zen Broadwayen 2007an.[10]
2013an Dunia Ayaso eta Félix Sabroso bikoteak idatzi eta zuzendutako Lifting antzeslanean parte hartu zuen. Itxurakerien eta kirurgia estetikoaren diktadura auzitara eramaten du Lifting antzezlanak. Kirurgia plastikoaren menpe dauden lau emakume aurkezten zaizkigu umore burutsu, absurdo eta surrealistako eszenetan.[11]
2015ean Alexander Herold-ek zuzendutako Dos peor que una antzeslanean parte hartu zuen. Aldiriko mutil gizajo bat gangster baten eta super kriminal baten morroi bilakatzen da aldi berean. Baina tramaren korapiloak amaigabeak dira eta obrak Commedia dell'Arte, vodevil, satira, musika, abestiak eta inprobisazioaren adibideen artean garatzen da.[12]
2017an David Serrano eta Maite Pérez-en zuzendaritzapean Dos más dos antzeslanean lan egin zuen. Istorio dibertigarri honen protagonistak berrogei urte inguruko bi bikote dira. Festa batean hasten da trama, bikote batek euren lagunei bikote-trukea praktikatzen dutela eta jolas hori beraiekin ere egin nahiko luketela kontatzen dienean.[13]
Egindako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Rola | Zuzendaria | Oharrak | Erref. |
|---|---|---|---|---|---|
| 2007 | Las 13 rosas | Joaquina | Emilio Martínez-Lázaro | [1] | |
| 2009 | Burbuja | Marga | Pedro Casablanc | Laburmetraia | [14] |
| 2010 | Una hora más en Canarias | Elena | David Serrano de la Peña | [15] | |
| Salva el Mundo | Amiga de ella 2 | Borja Echevarría | Laburmetraia | [16] | |
| 2011 | ¿Estás ahí? | Ana | Roberto Santiago | [2] | |
| 2015 | El secreto de Amila | Mai | Gorka Vázquez | Ahotsa | [17] |
| 2016 | Kalebegiak | Izaskun | Borja Cobeaga | [18] | |
| 2017 | Fe de etarras | Ainara | Borja Cobeaga | Netflix katerako filma | [3] |
| 2018 | Robarte una noche | Ana | Fernando Vera | Laburmetraia | [19] |
| 2019 | Lo dejo cuando quiera | Anabel | Carlos Therón | [4] | |
| 2021 | Operación Camarón | Pepa | Carlos Therón | [5] | |
| Mamá o papá | Flora | Dani de la Orden | [6] | ||
| 2022 | El juego de las llaves | Raquel | Vicente Villanueva | [20] | |
| El test | Paula | Dani de la Orden | [21] | ||
| 2023 | Fenómenas | Atezaina | Carlos Therón | [22] | |
| La novia de América | Ana | Alfonso Albacete | [23] | ||
| Matusalén | Amaia | David Galán Galindo | [24] | ||
| 2025 | Aída y vuelta | Soraya García | Paco León | [25] |
Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Katea | Rola | Atal kopurua | Erref. |
|---|---|---|---|---|---|
| 2003 | Trikitraka Trikitron | ETB1 | ??? | [26] | |
| 2004-2005 | Goenkale | Idoia | 168 atal | [27] | |
| 2004-2006 | Aquí no hay quien viva | Antena 3 | Neska frikia senargaiarekin / Abokatua | 3 atal | [28] |
| 2005-2006 | A tortas con la vida | Paula | 23 atal | [29] | |
| 2007-2008 | Escenas de matrimonio | Telecinco | Sonia Valcárcel | 270 atal | [30] |
| 2008-2014 | Aída | Soraya García García | 150 atal | [31] | |
| 2015 | Anclados | Margarita Santaella - "Marga" | 8 atal | [32] | |
| 2016-2025 | La que se avecina | Yolanda Morcillo Carrascosa - "Yoli" | ??? | [33] | |
| 2018 | Arde Madrid | Movistar+ | Lucero | 3 atal | [34] |
| 2021-2023 | Supernormal | Patricia Picón | 12 atal | [35] | |
| 2022-2024 | Todos mienten | Maite | 11 atal | [36] | |
| 2025 | Los sin nombre | Claudia Durán | 6 atal | [37] | |
| El refugio atómico | Netflix | Minerva | 8 atal | [38] |
Antzeslanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Izenburua | Zuzendaria | Antzerki konpania | Erreferentzia |
|---|---|---|---|---|
| 2001 | Lotsa gabe | Garbi Losada | Vaiven produkzioak | [7] |
| 2002 | Kokoroko | Garbi Losada | Ados teatroa | [8] |
| 2003 | Gloria | Santiago Sueiras | Vaiven produkzioak | [9] |
| 2008 | Mi primera vez | Gabriel Olivares | MGP Productions Art & Entertainment | [10] |
| 2013 | Lifting | Dunia Ayaso eta Félix Sabroso | Zebra Producciones | [11] |
| 2015 | Dos peor que uno | Alexander Herold | Zebra Producciones | [12] |
| 2017 | Dos más dos | David Serrano y Maite Pérez | Zoa Producciones Teatrales | [13] |
| 2019 | Me gusta cómo eres | Gabriel Olivares | Verteatro S.L | [39] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) Las 13 rosas (2007) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- 1 2 (Gaztelaniaz) ¿Estás ahí? (2011) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Fe de etarras (2017) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Lo dejo cuando quiera (2019) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Operación Camarón (2021) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Mamá o papá (2021) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Sin Vergüenzas / Lotsa Gabe» Libreria Yorick (kontsulta data: 2025-07-08).
- 1 2 «Kokoroko» Ados Teatroa (kontsulta data: 2025-07-08).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Gloria. teatro.es.
- 1 2 (Gaztelaniaz) «'Mi primera vez', 40.000 historias de la Red en escena | Cultura | elmundo.es» www.elmundo.es (kontsulta data: 2025-07-08).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Crítica de "LIFTING" en el Teatro Infanta Isabel, por Agolpedeefecto.» Agolpedeefecto.com (kontsulta data: 2025-07-08).
- 1 2 (Gaztelaniaz) Dos peor que uno | Zebra Producciones. (kontsulta data: 2025-07-08).
- 1 2 (Gaztelaniaz) ««Dos más dos» llega esta semana al Teatro Lara» ORPHEO 2019-01-15 (kontsulta data: 2025-07-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Burbuja (Corto 2009) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Una hora más en Canarias (2010) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Salva el Mundo (Corto 2010) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) El secreto de Amila (2015) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Kalebegiak (2016) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Robarte una noche (2018) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) El Juego de las Llaves (Serie de TV 2019– ) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) El Test (2022) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fenómenas (2023) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) La novia de América (2023) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Matusalén (2023) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aída y vuelta, la película (2026) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ «"Trikitraka-Trikitron" saioa, orain ETB-3n» EITB (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ «Goenkale | ETB1 | EITB» www.eitb.eus (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aquí no hay quien viva (Serie de TV 2003–2006) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) A tortas con la vida (Serie de TV 2005–2006) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Escenas de matrimonio (Serie de TV 2007–2010) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Aída (Serie de TV 2005–2014) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Anclados (Serie de TV 2015) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) La que se avecina (Serie de TV 2007– ) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Arde Madrid (Miniserie de TV 2018) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Supernormal (Serie de TV 2021–2023) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Todos mienten (Serie de TV 2022–2024) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Los sin nombre (Serie de TV 2025) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) El refugio atómico (Serie de TV 2025) - Reparto y equipo al completo - IMDb. (kontsulta data: 2025-07-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Jaen, Fernando Muñoz. Teatro: Me gusta como eres. Teatro Lara. (kontsulta data: 2025-07-08).
