László Papp
Itxura
| László Papp | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Budapest, 1926ko martxoaren 25a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Budapest, 2003ko urriaren 16a (77 urte) |
| Hobiratze lekua | Farkasréti Hilherria |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | hungariera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | boxeolaria eta boxing trainer (en) |
| Altuera | 165 zentimetro |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| papplaszlo.hu | |
László Papp (Budapest, 1926ko martxoaren 25a – ibidem, 2003ko urriaren 16a) hungariar boxeolaria izan zen.
Boxeolari ezkertiarra izan zen eta amateur etapan urrezko hiru domina irabazi zituen Udako Olinpiar Jokoetan. 1956ko Olinpiar Jokoetan jokatutako hamahiru roundetatik bakarra galdu zuen. Europako txapeldun ere izan zen bi aldiz.
1957an kategoria profesionalera igaro zen. Herrialde komunistetan profesionaltasuna debekatuta zegoenez, Papp Vienara joan zen entrenatzera eta borrokatzera. 1964an bere ibilbide profesionala amaitu zuen Hungariako gobernuak bisatua ukatu ondoren.
Borrokarik galdu gabe erretiratu zen (hogeita zazpi garaipen eta bi berdinketa). Hamabost garaipen izan ziren knock-out bidez.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Udako Olinpiar Jokoak | |||
|---|---|---|---|
| Urtea | Lekua | Domina | Proba |
| 1948 | Londres | Gizonezkoa, Ertaina kategoria. | |
| 1952 | Helsinki | Gizonezkoa, Ertaina kategoria. | |
| 1956 | Melbourne | Gizonezkoa, Ertaina kategoria. | |
