Fritz Reuter
Itxura
| Fritz Reuter | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Heinrich Ludwig Christian Friedrich Reuter |
| Jaiotza | Stavenhagen (en) |
| Herrialdea | Grand Duchy of Mecklenburg-Schwerin |
| Heriotza | Eisenach, 1874ko uztailaren 12a (63 urte) |
| Hobiratze lekua | Eisenach |
| Familia | |
| Aita | Georg Johann Reuter |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | University of Rostock (en) |
| Hizkuntzak | behe-alemana alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea, legelari-poeta, margolaria, marrazkilaria, eleberrigilea eta olerkaria |
| Lantokia(k) | Neubrandenburg Eisenach Altentreptow (en) Grudziądz eta Neubrandenburg District (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Jenaische Burschenschaft Germania (en) |
Fritz Reuter (Stavenhagen, Mecklenburg-Schwerin, 1810eko azaroaren 7a - Eisenach, Alemania, 1874ko uztailaren 12a) alemaniar idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1836. urteko manifestaldi iraultzaileetan parte hartu izanagatik salaturik, hasieran hiltzera kondenatu bazuten ere, 30 urteko espetxe-zigorra eman zioten. Zazpi urteren buruan kalean zen, eta administratzaile, institutuko eta unibertsitateko irakasle izan zen hurrenez-hurren.
Alemaniako giroa islatzen zuten eleberriak eta autobiografiak idatzi zituen batez ere. Obra garrantzitsuak: Ut de Franzosentid (1859, "Frantses okupazio-garaiko oroitzapenak"), Ut mine Festungstid (1862, "Nire espetxealdia") eta Ut mine Stromtid (1862-1864, "Administratzaile nintzenean").
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
