close
Edukira joan

Vitor Roque

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vitor Roque
BERJAYA
(2022)
Bizitza
JaiotzaTimóteo, 2005eko otsailaren 28a (21 urte)
HerrialdeaBERJAYA Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
BERJAYA Cruzeiro Esporte Club2021 / 2022143
BERJAYA Club Athletico Paranaense2022 / 20236021
BERJAYA 20 urte azpiko Brasilgo futbol selekzioa2023 / ezezaguna118
BERJAYA Brasilgo futbol selekzio nazionala2023 / 10
BERJAYA Bartzelona Futbol Kluba2024ko urtarrilaren 1a / 2025eko otsailaren 28a142
BERJAYA Real Betis Balompié2024ko abuztua / 2025eko otsailaren 27a224
BERJAYA Sociedade Esportiva Palmeiras2025eko otsailaren 28a / baliorik ez163
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Kirol zenbakia9
Altuera172 zentimetro
Jasotako sariak

Instagram: vitor_roque9 UEFA: 250193460 Edit the value on Wikidata

Vitor Hugo Roque Ferreira (Timóteo, Minas Gerais, Brasil, 2005eko otsailaren 28a), Vitor Roque izenez ezagunagoa, brasildar futbol jokalaria da. Gaur egun, Espainiako LaLiga EA Sports-eko Real Betisen dihardu, liga bereko Bartzelona Futbol Klubak utzita.

2024.urtean fitxatu zuen Bartzelonak, 2023ko uztailean Athletico Paranaense eta talde kataluniarraren arteko akordioa tarteko.[1]

Kirol-ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Timóteo, Minas Gerais-en, jaioa, Vitor Roque América Mineiroren harrobira hamar urte zituela sartu zen. 2018an, taldearen behe-kategorietan nabarmendu zen, bertakoak zeharo harrituz.

2019ko martxoan, jubenil-kontratua sinatu zuen Cruzeirorekin, zeinak América eraman baitzuen Vitor Roqueren talde berria salatzera Estatuko Lan Sailean. Maiatzean, akordio batera iritsirik, Cruzeiro jokalariaren eskubide ekonomikoen %65en jabe egin zen, Américari gainontzekoa utzirik.

2021eko maiatzaren 25ean, Vitor Roquek bere lehen kontratu profesionala hitzartu zuen Cruzeirorekin. Urte hartan bertan, urriaren 12an, egin zuen bere debuta, ordezko gisa atera ostean Botafogoren aurkako husnako berdinketa batean. 18 minuturen buruan aldatu zuten Keké sartzeko; Vanderlei Luxemburgo entrenatzailearen esanetan, "ez zen erritmoa jarraiatzeko gai", baina bere debuta goraipatu zuen.

2022 denboraldirako jada lehen taldeko jokalari izendatua zen. Otsailaren 20an sartu zuen bere lehen gola, Campeonato Mineiron Villa Nova-ren aurkako 2-2ko berdinketan. Hiru egun geroago, bi gol sartu zituen Copa do Brasilen etxetik kanpo Sergiperi sartutako bost eta hutsekoan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Barcelona fichajes: Vitor Roque, al Barça a partir de enero» Mundo Deportivo 2023-07-04 (kontsulta data: 2023-07-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]