The Shock Doctrine
| The Shock Doctrine | ||||
|---|---|---|---|---|
| Jatorria | ||||
| Egilea(k) | Naomi Klein | |||
| Argitaratze-data | 2007 | |||
| Izenburua | The Shock Doctrine, Die Schock-Strategie, La doctrina del xoc, La Ŝoka Doktrino, La doctrina del shock, La Stratégie du choc, Shock economy eta De shockdoctrine | |||
| Jatorrizko herrialdea | Kanada | |||
| Argitaletxea | Random House of Canada (en) | |||
| Ezaugarriak | ||||
| Genero artistikoa | ez-fikzioa eta saiakera | |||
| Hizkuntza | ingelesa | |||
| Egile-eskubideak | copyrightduna | |||
| Deskribapena | ||||
| Fikzioa | ||||
| Kontakizunaren tokia | Ameriketako Estatu Batuak | |||
| Argumentu nagusia | Ekonomia politikoa, turbo-capitalism (en) | |||
| naomiklein.org… | ||||
| kronologia | ||||
| ||||
The Shock Doctrine: The Rise of Disaster Capitalism (Shock doktrina) Naomi Klein kazetari kanadiarrak 2007an plazatutako saiakera kritikoaren izenburua da. Egilearen hirugarren liburua izan da hau. Bestseller izan zen The New York Times egunkarian, eta 28 hizkuntzatara itzuli zen. Ideologikoki eragin handia izan du.
Liburuak dio Milton Friedman Nobel saridunaren eta Chicagoko ekonomia eskolako merkatu libreko politikak ezarri zirela Txilen, Argentinan, Polonian eta Errusian une jakin batzuetan, non hondamendi, inbasio edo suntsipen batek eragozten zuen hiritarren partehartzea, hau da, shock egoeran zeudenean.
Egileak liburuan proposatzen duenez, Milton Friedman Nobel saridunaren eta Chicagoko ekonomia eskolaren politika ekonomikoek merkatu libreko ereduak zituzten herrialdeetan lortu dute garrantzia, ez herrikoiak zirelako, baizik eta psikologia sozialean inpaktuak zituztelako; hala, hondamendietatik edo gorabeheretatik abiatuta, asalduraren eta nahasmenduaren aurrean, erreforma inpopularrak aurrera eraman ahal izan dira. Zenbait asaldura, hala nola Malvinetako Gerra, irailaren 11koa, 2004ko tsunamia Indonesian, edo Katrina urakanaren krisia, erreforma batzuk onartzera behartzeko asmoz balia zitezkeen herrialde horietan.[1]
Tesi nagusia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kleinen tesia ondorengoa da: gizarte bat hondamendi handi batek jotzen duenean, berau izan ekonomikoa, politikoa, militarra edo naturala, kasu horietan bilatzen da arazoa lehenbailehen konpontzea, modu azkar eta eraginkorrean. Horrek dakar, kasu askotan, jendeak nahi ez dituen neurriak ezartzea, arazoarekin zerikusirik ez dutenak. Kleinen iritziz, zenbaitetan, shock horiek nahita eragiten dira. Haren ustez, “shock doktrina” da kapitalismoaren “sorkuntza suntsitzailearen” azken maila, Joseph Schumpeter ekonomistak sortutako ideia bat.
The Shock Doctrine liburuak izugarri areagotu zuen Naomi Kleinen garrantzia. The New Yorker aldizkariak dio Klein dela “ezker amerikarreko figurarik nabarmen eta eraginkorrena dela; Howard Zinn eta Noam Chomsky zirena orain 30 urte”. 2009ko otsailaren 24an, Naomi Kleinek Warwick saria jaso zuen, Warwickeko Unibertsitateak emana, Ingalaterran.
Dokumentala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009an, liburuan oinarrituta, Michael Winterbottom eta Mat Whitecrossen zuzendaritzapean The Shock Doctrine dokumentala egin zen. 2009an Berlingo Nazioarteko Zinemaldian dokumentala estrenatu zen. Gerora, Donostiako eta Rio de Janeiroko zinemaldietan ere ikusi da, baita Youtube plataforman ere.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Shock doktrina» Argia (kontsulta data: 2026-01-12).
- ↑ «Munduarekiko duzun ikuspegia aldatuko duten dokumentalak 2/2 | Ikusi makusi... zer ikusi?» www.argia.eus (kontsulta data: 2018-06-25).
