Ritoi

Ritoia edo ritona (antzinako grezierazko ῥυτόν (rhutón) hitzetik Antzinako munduan, batez ere Grezian eta Persian, likidoak (ardoa edo ura) edateko edo isurketaz jainkoei eskaintzak egiteko (libazioak) erabiltzen zen kopa edo edalontzi zeremonial bat da, buztinezkoa edo metalezkoa, askotan adar forman agertzen dena, eta, batzuetan, beste itxura batzuk ematen zitzaizkion, hala nola, izaki bizidun edo mitologikoak.
Batez ere traziarrek eta erromatarrek egin zituzten Kristo aurreko VI. eta V. mendeetan, eta Persian (takouk izena ematen zioten edalontzi honi), eta gero espazio helenistikora hedatu zen.Edateko erabiltzen zen, baina zeremonia erritual erlijioso batzuetarako ere, liberazioetan. K.a. III. mendean, Kamaleon Herkelakoak Mozkorrari buruz (Περὶ μέθης /Peri methês) idazlanean eta Teofrastok, izenburu bereko idazlanean, rhyton izeneko ontzia heroiei bakarrik ematen zaiela idazten dute.
Era berean, ritonak aurkitzen dira kultu-leku ezberdinetan Kretan (Jauregien aurreko garaia minoikoa)[1], Antzinako Ekialde Hurbilean, estepetan, eta Korearaino V. eta VI. mendeetako Hiru Erresumen garaian, Gaia konfederazioan.
Antza, Anatolian, II. milurtekoaren hasieran, asiriar merkatarien garaian (karum izena zuten gune komertzialen garaia) egin ziren lehen ontzi zoomorfoak (abere formakoak). Baina K.a. VIII. mendetik aurrera ontzi mota horrek arrakasta handia izan zuen Asirian, Dur-Sharrukineko erliebeek erakusten duten bezala, Khorsabaden dagoen Sargonen jauregia.
- Ritonak
- Scilla bat irudikatua duen pieza. K.a. IV. mendea. Jattako museo arkeologiko nazionala. (Ruvo di Puglia)
- Beirazkoa (Calvet museoa, Avignon).
- Sotades buztingileak egindako rotona, K.a. 460. Petit Palais, Paris.
- Terrakota, K.a 340-320. (Saint-Raymond museoa, Tolosa)
Iturriak eta erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Treuil, René; Darcque, Pascal; Poursat, Jean-Claude; Touchais, Gilles. (2008). Les civilisations égéennes du néolithique et de l'âge du bronze. in: Nouvelle Clio. Puf.
