close
Edukira joan

Palestrina

Palestrina
Palestrina
Italiako udalerria
BERJAYA
BERJAYA BERJAYA
Administrazioa
HerrialdeaBERJAYA Italia
Italiako eskualdeakBERJAYA Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Izen ofizialaPalestrina
Jatorrizko izenaPalestrina
Posta kodea00036
ISTAT kodea058074
HerriburuaPalestrina
Geografia
Koordenatuak41°50′00″N 12°54′00″E / 41.8333°N 12.9°E / 41.8333; 12.9
Mapa
BERJAYA
Azalera47,02 km²
Altitudea450 m
MugakideakCastel San Pietro Romano, Cave, Gallicano nel Lazio, Rocca di Cave, Erroma, San Cesareo, Valmontone, Zagarolo, Rocca Priora, Labico eta Artena
Demografia
Biztanleria22.120 (2026ko otsailaren 28a)
Dentsitatea470 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia06
Hiri senidetuakFüssen eta Bièvres
Katastro kodeaG274
Sailkapen sismikoa2B  
MatrikulaROMA
comune.palestrina.rm.it

Palestrina, Italiako udalerri bat da, administratiboki Erromako probintzian dago, Lazio eskualdean dagoena. 2024an 22.000 biztanle inguru zituen Italiako Estatistika institutu nazionalaren arabera (ISTAT).[1]

Erromatar garaian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinateko Erromatar garaian Preneste[2] (latinez: Praeneste) izenaz ere ezaguna da. Lazioko antzinako hiria zen, Tiburko (egungo Tivoli) hiriaren hegoaldean. Hiri oparoa zen jadanik K.a. VIII. mendean. K.a. 338. urtean Erromaren aliatu bilakatu zen. Kolonia militar bihurtu zen K.a. I. mendean; galtzada batek lotzen zituen garai hartan Preneste eta Erroma, eta hara joaten ziren erromatar aberatsak atseden hartzera.

Preneste "haritzaren hiria" omen zen. Erromatik 40 bat km ekialdera, Etruriarekin muga egiten duen eskualde subapeninoan, Lazioren eta sabinarren herrialdearen arteko mugan zeuden muinoetan eraikia zegoen. Ekuoen hiria izan zen. Leku horretako aurkikuntza arkeologikoak nabarmenak dira. Beste batzuen artean, lehen mailako aurkikuntza eman zuen K.a. VII. mendeko hilobi bat, non ezagutzen den latinezko inskripzio zaharrena grabatuta dagoen: Praenesteko fibula . Eragin etruskoa nabarmena da brontzezko edalontzi batzuetan (K.a. IV. mendekoak). Mosaiko eder bat ere aurkitu da bertan egindako indusketetan, Nilo ibaiko paisaiak irudikatzen dituena.

BERJAYA
Palestrinan aurkitutako mosaiko "nilotarra".

Erromaren aliatua bilakatu zen 350 a.C inguruan. Han, K.a. 82an, Mario eta Silaren aldekoak borrokatu ziren. Silak Fortuna jainkosaren santutegi handi bat eraiki zuen (Fortuna Primigeniaren tenplua) , arkitektura monumental helenistikoaren eraginak agerian uzten dituena.

BERJAYA
Fortuna Primigeniaren santutegi erraldoiaren hondakinak oraindik ere egungo herriaren ikuspegian orokorrean nabarmentzen dira.

Mitoaren arabera, Telegrono, Odiseo eta Zirtzeren semea, bere aitaren bila bidali zutenean, girlandaz koroatutako dantzan ari ziren nekazariak ikusten zituen lekuan, hiri bat sortzeko agindu zioten. Haritz adarrez koroatutako eta dantza batekin dibertitzen ziren nekazari batzuk ikustean, hiri bat sortu zuen, gertakariagatik Priniste "olibondoen hiria" deitu ziona eta erromatarrek, aldaketa txiki batekin, Praeneste deitu zutena.[3] Beste kondaira baten arabera, Praenesteko fundatzailea Caeculus izan zen, Vulkano jainkoaren semea.[4]

Historia garaikidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaipen sonatua lortu zuen han Garibaldik 1849. urtean.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Castel San Pietro Romano, Cave, Gallicano nel Lazio, Rocca di Cave, Erroma, San Cesareo, Valmontone, Zagarolo, Rocca Priora, Labico eta Artena.

BiztanleriaUrtea30006000900012.00015.00018.00021.00024.0001860189019201950198020102040BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. Datuen jatorria: 1961-1991 artean[5], 1991etik aurrera, ISTAT.[6]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]