Mosin-Nagant
Mosin-Nagant morroilo-fusila da, bost kartutxoko kargagailua duena. Errusia Inperialeko indar armatuek erabili zuten, eta, geroago, Sobietar Batasunak eta ekialdeko blokeko hainbat naziok.
Lehena izan zen 7,62 x 54 R kartutxoa erabiltzen. 1891tik 1960ko hamarkadara arte hainbat modutara egon zen martxan Europako ekialdeko nazio askotan, azkenean, SVDk ordeztu zuenean frankotiratzaile-fusil gisa. Mosin-Nagant fusil estandar gisa erabil daiteke oraindik, armada moderno eta gatazka armatu askotan, Bigarren Mundu Gerran erresistentzia handia eta hornidura zabala izan baitzuen.
Fusil horiek behin baino gehiagotan berrerabili eta aldatu ziren, eta entrenamendu-fusil gisa erabili ziren 1960tik 1970era bitartean. Fusil horietako asko gerraosteko urteetan sortu ziren.
