Luoera
| Luoera | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hiztunak | 3.000.000 |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza Nilo-saharar hizkuntzak Eastern Sudanic (en) Hizkuntza nilotikoak Western Nilotic (en) | |
| Informazio filologikoa | |
| Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua eta hizkuntza malgukaria |
| Alfabetoa | arabiar alfabetoa eta latindar alfabetoa |
| Hizkuntza kodeak | |
| ISO 639-2 | luo |
| ISO 639-3 | luo |
| Ethnologue | luo |
| Glottolog | luok1236 |
| Linguasphere | 04-ACC-ab |
| IETF | luo |
Luoera[1] (autoglotonimoa: dholuo, d̪ólúô ahoskatua) luo taldeko hizkuntza nilotikoen dialektoa da, Kenyan eta Tanzanian 4,2 milioi hiztun inguru dituena.[2] Luo herriaren hizkuntza da.
Luoera Ugandako acholiera, alurera eta adholerarekin elkar ulertzeko modukoa da. Luoera eta aipatutako ugandar hizkuntzak Hego Sudango dholuo eta Etiopiako anuak hizkuntzekin erlazionatuta daude, luo hizkuntzak hitz egiten duten herri handien jatorri etniko komunen ondorioz.
Lehen mailako lau dialekto existitzen dira. Hauek ez dute izen propiorik, baizik eta geografiko hutsak dira: ipar-mendebaldekoa, hego-erdikoa, ekialdekoa eta hegoaldekoa. Dialekto guztiak oso ulergarriak dira elkarren artean, eta lexikoan bereizten dira batez ere.[3]
Luoerak % 93ko antzekotasun lexikoa du adholerarekin, % 90ekoa alurerarekin, % 83koa acholierarekin. Hala ere, sarri, hizkuntza bereizi gisa zenbatzen dira, nahiz eta jatorri etniko komunak izan mugimendu geografikoak eragindako aldaketa linguistikoaren ondorioz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ Ethnologue report for Luo
- ↑ Onyoyo, Peter Onyango. (2012). Dholuo grammar for beginners. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
