Kalevipoeg
| Kalevipoeg | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Sortzailea(k) | Friedrich Reinhold Kreutzwald |
| Egilea(k) | Friedrich Reinhold Kreutzwald |
| Argitaratze-data | 1857 |
| Izenburua | Kalevipoeg |
| Jatorrizko herrialdea | Estonia eta Errusiar Inperioa |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | epopeia |
| Hizkuntza | estoniera |
| Egile-eskubideak | jabari publiko eta jabari publiko |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Herrialde Baltikoak |
ikusi
| |
Kalevipoeg (ˈkɑ.le.ʋiˈpoe̯ɡ ahoskatua, euskaraz: «Kaleven semea») Friedrich Reinhold Kreutzwald estoniar idazleak 1857 eta 1861 artean idatzi eta argitaratu zuen poema epikoa da, estoniar epika nazionala biltzen duena. Olerkiak estoniar elezaharren tradizioa eta folklorea jasotzen ditu. Kalevipoeg (Kaleven semea) izeneko erraldoi heroiko bat du protagonista eta 19.000 bertso biltzen ditu, hogei kantutan banatuta.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Estonia aurrekristauan ahozko tradizio bat zegoen, runesang izenekoa, munduaren jatorria azaltzen zuten kondairez osatua. Estoniar folklore zaharraren istorioetan, erraldoi onbera bat agertzen da- Kalev, Kalevine, Kalevipoiss, Kalevine poisikine edota Kalevin poika izenekoa- nazioaren etsaiak edota beste erraldoiak borrokatzen zituena. Lehen aipamen idatziak 1641eko Leyen Spiegel sermoian, "Kalliweh" izenaz, agertu zen, eta, "Caleuanpoiat" bezala, baita Mikael Agricolak 1551n argitaratutako jainkoen zerrenda batean ere.[1]
Kalevipoegen lehen aipamen idatzia, Finlandian Kaleva deitua, aditu askoen ustetan, Widsith edo Bidaiariaren Kantua izeneko poeman aurkitzen da. Bertan, bikingo hitzaren lehen erabilera idatzia, wicing ortografia erabiliz, ere agertzen da. Widsith VI. edo VII. mendeko poema anglosaxoi bat da, 143 lerrokoa, X. mendearen amaieran bildutako antzinako ingelesezko Codex Exoniensis poesia-eskuizkribuan kopiatua. Widsith, gehienbat, Germaniar Aro Heroikoko Europako herri, errege eta heroiei buruzko zerrenda bat da.
Hau dio Widsithek:
| « | Zesarrek greziarrak gobernatzen zituen, Caelic finlandiarrak... Greziarrekin eta finlandiarrekin egon nintzen, baita Zesarrekin ere... | » |
Historialari eta folklorista askok uste dute Widsithen "Caelic" Kaleva/Kalevi finlandiar agintari zaharraren erreferentzia dela, finlandiar Kalevala epikoan zein estoniar Kalevipoeg epikoan agertuko zena.[2]
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Estoniar elezaharretan (batez ere ekialdeko estoniarretan), Kalevipoegek harriak daramatza edo etsaiei botatzen dizkie, eta oholtzarrak ere erabiltzen ditu armatzat, triku baten aholkuei jarraituz.[3] Eraikinak ere eratzen ditu paisaian eta uretan, eta hiriak eraikitzen ditu. Ur sakonetan ibiltzen da. Azkenean, Kalevipoeg hil egiten da, bere ezpatak hankak moztu ondoren, aurreko jarraibideengatik — halabeharrez anbiguoak zirenak — jarraitzeagatik.
Kalevipoeg, Kalev eta Lindaren seme gazteena izan zen, bere aita hil ondoren jaio zena, eta bere anaiak adimenez eta indarrez gainditu zituena. Askotan pentsatzen da Kalevipoegen benetako izena Sohni/Soini zela, baina hitz hau benetan "seme" esan nahi du eta Kalevipoegek ez zuen beste izenik izan. Alevipoeg, Olevipoeg eta Sulevipoeg zituen anaiak.
Pertsonaia oso gutxitan agertzen da herri kantuetan. Literaturan, Heinrich Stahlek aipatu zuen lehen aldiz XVII. mendean.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kalevipoeg Finlandiara doa bere ama bahituaren bila. Bidaian ezpata bat erosten du, baina errementariaren seme zaharrena hiltzen du eztabaida batean. Errementariak ezpata madarikatuko du. Estoniara itzultzean ets bere anaiak harri-jaurtiketan garaitu ondoren, Kalevipoeg errege bihurtzen da. Hiriak eraiki, gotorlekuak eraiki eta lurra lantzen du Estonian. Orduan Kalevipoeg lurraren amaieraraino doa bere ezagutza zabaltzera. Satan garaitu zuen indarrezko proba batean eta hiru dontzeila erreskatatu zituen infernutik. Gerra piztu eta Estonia suntsitzen du. Kalevipoegen lagun leialak hiltzen dituzte, eta, ondoren, bere anaia Olevi ematen dio agintea, eta, lur jota, basora erretiratzen da. Ibai bat zeharkatuz, errementariak madarikatuko ezpata, lehenago ibaiko erasoetan galdua, bere hankak moztuko ditu. Kalevipoeg hil eta zerura doa. Taarak, beste jainkoei kontsulta eginez, Kalevipoeg berpizten du, bere gorputz hankagabea zaldi zuri baten gainean jartzen du, eta infernuko ateetara bidaltzen du. Bertan harkaitza ukabilaz jotzeko agintzen zaion, horrela infernua harkaitzean sartuz. Beraz, harrezkero, Kalevipoeg infernuko ateak zaintzen ari da.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Honko, Lauri. (1990). Religion, myth, and folklore in the world's epics: the Kalevala and its predecessors. Walter de Gruyter, 266 or. ISBN 978-3-11-012253-4..
- ↑ "Widsith: Anglosaksinen muinaisruno". Authors: Osmo Pekonen and Clive Tolley. Published in Jyväskylä, Finland, by Minerva in 2004, ISBN 952-5478-66-1
- ↑ (Ingelesez) «Kalevipoeg» European Literary Characters.
- ↑ Oinas, Felix. (1997). Studies in Finnic Folklore. Routledge, 69 or. ISBN 978-0-7007-0947-2..
