close
Edukira joan

Jekaterina Bakhmeteva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jekaterina Bakhmeteva
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakЕкатерина Петровна Свиньина
JaiotzaErrusiar Inperioa, 1778
HerrialdeaBERJAYA Errusiar Inperioa
HeriotzaMosku, 1841eko martxoaren 31 (juliotar egutegia) (62/63 urte)
Hobiratze lekuaSimonov Monastery (en) Itzuli
Familia
AitaPyotr Svinyin
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, idazlea eta itzultzailea

Jekaterina Petrovna Bakhmeteva[1], jaiotzez Svinina, (errusieraz: Екатерина Петровна Бахметева (Свиньина); 1778 edo 1779 – Mosku, 1841eko apirilaren 12agreg./martxoaren 31jul.) errusiar poeta, idazle eta itzultzailea izan zen.

Piotr Svinin (1734-1813) maior jeneral eta senatariaren alaba zen[2]. Anastasia (Nastasia) ahizparekin batera, Vasili Podxivalov idazle eta itzultzailearen eskutik ikasi zuen, zeinak haien literatur jarduerak asko bultzatu zituen[3]. Haien sormena aipatzean, «Bakhmeteva andre eta Svinina andereño» deitu ohi zioten[4].

Poesiazko eta prosazko idazlanengatik eta itzulpenengatik egin zen ezaguna. 1794an Jacques-Henri Bernardin de Saint-Pierreren La Chaumière indienne eleberria (1790) frantsesetik errusierara itzuli eta Moskun argitaratu zuen. Alemanetik ere itzuli zuen[3].

Podxivaloven Priatnoie i poeznoie preprovozhdenie vremeni aldizkarian (1794-1797), Nikolai Karamzinen Aonidy almanakan (1796-1799)[5], Zhivopisets eta Txtenie dlia vkusa, razuma i txuvstvovanii aldizkarietan kolaboratu zuen[2]. Bakhmetevaren poesiazko lanak leunak ziren, ondo zaindutako estilokoak, eta dotoretzat har zitezkeen XVIII. mendean. Horrelakoak dira, esaterako, Liubov i Druzhba poema eta Ptxela alegia (1798)[5].

Moskun hil zen 1841ean, 63 urte zituela, eta Simonov monasterioan lurperatu zuten[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2024-12-21).
  2. 1 2 (Errusieraz) «Свиньин Пётр Сергеевич» Благотворительный фонд Хитровка (kontsulta data: 2024-12-21).
  3. 1 2 (Errusieraz) Кочеткова, Н. Д. (2010). «Свиньина, Екатерина Петровна» Словарь русских писателей XVIII века. 3 Санкт-Петербург: Наука, 100-101 or. (kontsulta data: 2024-12-21).
  4. (Errusieraz) Макаров, Н. М. (1830). «Г-жа Бахметьева и девица Свиньина» Дамский журнал 30 (17): 49-58..
  5. 1 2 (Errusieraz) Половцов, Александр, ed. «Бахметева, Екатерина Петровна» Русский биографический словарь. 2 Санкт-Петербург (argitaratze data: 1900), 600 or. (kontsulta data: 2024-12-21).
  6. (Errusieraz) Саитов, Владимир. (1907). «Бахметева, Екатерина Петровна» Московский некрополь. 1, 87 or. (kontsulta data: 2024-12-21).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]