Ibis ermitau
Itxura
| Ibis ermitau | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Galzori larrian (IUCN 3.1) [1] | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Klasea | Aves |
| Ordena | Pelecaniformes |
| Familia | Threskiornithidae |
| Generoa | Geronticus |
| Espeziea | Geronticus eremita (Linnaeus, 1758)[2]
|
| Banaketa mapa | |
| Datu orokorrak | |
| Masa | 68 g |
| Kumaldiaren tamaina | 2,8 |
| Errute denbora | 27 egun |

Ibis ermitau[3] (Geronticus eremita) Geronticus generoko animalia da. Hegaztien barruko Threskiornithidae familian sailkatua dago.
2025ean Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte horretan Berbintzanan (Nafarroa Garaian) egin zuen geldialdia azaroaren hasieran ale bat. Urmael txiki batean atera zioten argazkia, eta Gorosti Natur Zientzia elkartekoek eman zuten albistea: aurreneko aldiz ikusi zutela Nafarroan ibis ermitau bat. Alemaniatik abiatu zen urriaren 11n, eta Cádizera bidean zihoan (Espainia). Hari buruzko azken albistea zen Burgosko lurretan zebilela. Ibis Eremita proiektuko kide Miguel Angel Quevedok azaroaren 27an jakinarazi zuen hil egin zela, ez zela Cadizeraino iritsi. «Zoritxarrez, hil egin da. Modu naturalean, hegoaldera zihoala: hegazti harrapari batek akabatu du».[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Hegaztien iraute egoera birlife.org webgunean
- ↑ (Ingelesez) IOC Master List
- ↑ Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Ibis ermitau» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
- ↑ Sarriegi, Enekoitz Telleria. (2025-11-27). «Hil egin da Berbintzanako ibis ermitaua» Berria (kontsulta data: 2025-11-28).
