Dermatitis seborreikoa edo sebo-ekzemaseborrearekin zerikusia duten lesio eritematoso-ezkatatsu guztiak biltzen dituen terminoa da. Normalean itxura koipetsua duten lesio hauek bularraren erdialdean ikusten dira gehienetan, zilborrean, iztondo eta galtzarbeko tolesetan, buruko ile-larruan, belarrien atzealdean edo bekainetan, baina zenbait kasutan barreia daitezke. Itxura kliniko eta histologikoa oso aldakorra da, kasu batetik bestera.[1] Kausa ezezaguna da baina litekeena da jatorri genetiko eta anbientala izatea.[2]
↑(Ingelesez)Borda,Luis. (2015).«Seborrheic Dermatitis and Dandruff: A Comprehensive Review»Journal of Clinical and Investigative Dermatology3(2)doi:10.13188/2373-1044.1000019..