close
Edukira joan

Benrath lerroa

Wikipedia, Entziklopedia askea
BERJAYA
Isoglosa nagusiak, 1945 arte: goian, Benrath lerroa (maken / machen, "egin"); behean, Speyer lerroa (Appel / Apfel, "sagar").

Benrath lerroa (alemanez: Benrather Linie) alemanaren dialektoak banatzen dituen isoglosa da: muga horren iparraldera behe-alemana dago eta hegoaldera, berriz, goi-alemana.

Izendapen hori Düsseldorf hiriaren hegoaldeko Benrath auzoa zeharkatzen duelako darama. Machen-maken lerroa izenaz ere ezagutzen da, bigarren germaniar mutazio kontsonantikoaren ostean, haren azpialdean maken hitza machen (euskaraz, "egin") bilakatu baitzen. Mutazio hori K.o. 500. urte aldera muga horren hegoaldera zeuden herrialdeetan jazo zen; bertako hizkerek gaur egungo goi-alemana osatzen dute. Iparraldeko herrialdeetako hizkerek, aldiz, ez zuten mutazio horren eraginik izan eta haien hizkuntzatik ingelesa, nederlandera (eta azken horretatik, afrikaansa) eta frisiera sortu ziren.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]